BALICHON

LUMA HAURTZAINDEGIA, TTIPIDANIK EUSKARAZ!

Balichon auzoaren bihotzean, zurezko eraikin koloretsu bat ikusten da: Luma haurtzaindegia. Hogei bat haur hartzen ditu lau egunez astean, eta eskolako bakantzetan zati bat. Haurtzaindegiaren berezitasuna: hor dena euskaraz egiten da eta 6 langileak euskaldunak dira. Guraso gehienak, aldiz, ez dira euskaldunak baina, bai hemengoek bai kanpotiarrek, nahi dute beren haurrak euskaraz mintza daitezen.

Haurtzaindegia 2008an sortu zen. MVCren lokal batean kokatua zen 2014a arte, herriak eraiki lekuan sartu arte. Loturak atxiki ditu MVCrekin eta auzoko dinamiketan sartzen da: oilategia, baratzea… Astean lau aldiz, haurrak joaten dira oiloen ikustera, otorduen hondarrak ematen dizkiete, arroltzeak biltzen… Asteazkenetan eta bakantzetan, aisialdi zentroko haurrek gauza bera egiten dute eta asteburuetan, herritarrek.

Haurtzaindegiko taldeak belaunaldien arteko lotura jarri du egituraren proiektuaren ezaugarri nagusi gisa. MVCko Bil Toki taldeak auzoko adineko jende batzuk biltzen ditu, euskaldunak tartean. Haurtzaindegira joaten dira (salbu pandemia garaian…) atelier batzuen egiteko, liburuen irakurtzeko, ihauterien ospatzeko edo Olentzeroren ezagutarazteko… eta harreman biziki politak sortzen dira!

Je reste informé·e