Gure berriak

Aldaren ekintza Lehuntzen alokairuen mugatzea errespetarazteko!
Ostirala, ekainaren 2 honetan Aldaren 40 bat militantek hondartza txiki bat instalatu dute ekintzarako Lahonce-sur-mer izendatua izan den Lehuntzeko auzoan, leihoak itxiak dituen apartamendu baten aitzinean. T3 apartamendu horren alokairuaren 600 euroko emendatze gehiegizkoa eta legez kanpokoa...

Erretreten aldeko manifestaldi masiboa Baionan: 560 pertsonek lotzen dituzte jende-kate baten bidez intersindikala eta LAB sindikatua
Baiona, 2023ko maiatzaren 1a - Erretreten defentsarako Baionako manifestaldiak parte hartze mailan markak hautsi ditu. Bertan, Bizi eta Aldak elkarrekin antolaturiko “Kapitalismoa = heriotza / Alternatibak = Bizia” besta eta aldarrikapen giroko jende lerro inportantea azpimarragarria zen. Bi...

Bizi eta Aldak Maiatzaren Leheneko manifestaldira deitzen dute!
"Kapitalismoa = Heriotza! / Alternatibak = Bizia! Kapitalismoak nahi du bi urte gehiago lan egin dezagun. Denbora luzeagoan lan egiteak erran nahi du jendea oraino gehiago akitzea lan neketsuenetan, haien osasuna gehiago kaltetzea eta, nehork enplegatu edo kontratatu nahi ez dituen langile...

Etxebizitzaren krisia: Apirilaren 1a larunbata, Denek batera irabazten dugu!
Larunbata honetan apirilaren 1a, Aldak etxebizitzaren gaiaz Ipar Euskal Herrian egina izan den lehen galdeketan lurren eta higiezinen merkatuaren erregulazio erradikal baten alde agertu den gehiengoaren hitza karrikan adieraztera deitzen du. Sud Ouest egunkariarentzat IFOP zundaketa...

Gure etxebizitzak arriskuan
Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurpegietarik dira: beren etxebizitzaren salmentarako kanporatzeen biktimak. Haien jabeak alokatzen dieten etxebizitzaren saltzea erabaki duelako, gero eta gehiago dira alokatze kontratuaren bukaeran bizitegiaren uzterat behartuak daudenak, laguntza...

Mehatxu kezkagarria Ipar Euskal Herriko elkarteen kontra!
Claude Olivek Ram Dam 64 40 webgunean egindako adierazpenek Aldaren haserrea piztu dute (👉https://bit.ly/loffice-64-aurait-il-peur-dalda): «𝑂𝑓𝑓𝑖𝑐𝑒 64 𝑑𝑒𝑝𝑎𝑟𝑡𝑎𝑚𝑒𝑛𝑑𝑢 𝑚𝑎𝑖𝑙𝑎𝑘𝑜𝑎 𝑑𝑎 𝑒𝑡𝑎 𝑜𝑛𝑑𝑜𝑟𝑖𝑜𝑧, 𝐵𝑖𝑎𝑟𝑛𝑜𝑘 𝐼𝑝𝑎𝑟 𝐸𝑢𝑠𝑘𝑎𝑙 𝐻𝑒𝑟𝑟𝑖𝑎 𝑏𝑒𝑧𝑎𝑖𝑛 𝑏𝑎𝑡 𝑔𝑎𝑟𝑟𝑎𝑛𝑡𝑧𝑖𝑎 𝑑𝑢. 𝐴𝑑𝑚𝑖𝑛𝑖𝑠𝑡𝑟𝑎𝑧𝑖𝑜 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑒𝑖𝑙𝑢𝑘𝑜 𝑘𝑖𝑑𝑒𝑒𝑘 𝑘𝑜𝑚𝑖𝑠𝑖𝑜𝑒𝑡𝑎𝑛 𝑝𝑎𝑟𝑡𝑒...

Martxoaren 1ean, asteazkenarekin, Baionan, Airbnb-ren kontrako konpentsazioaren eguna
2023ko martxoaren 1ean, asteazkenarekin, indarrean sartuko da Airbnb-ren kontrako konpentsazio-neurria plantan ematen duen araudia. Oraingo honetan, Aldak urte osoan zehar bizitzeko diren etxebizitzak behin-betiko mublatu turistikoetan aldatzearen kontra diren guziei gomita luzatzen die. Behar den...

Aldak erretretaren adina atzeratzearen aurkako manifestaldira deitzen du!
Alda gogorki altxatzen da gobernuak bultzatzen duen erretreta sistemaren erreforma proiektuaren aurka. Erretretaren adin legala 64 urtetara gibelatuz herritarren eta planetaren aurka doan gizarte eredu argi baten hautua egiten da. Gobernuak erretreta sisteman etorkizunean egon daitezkeen defizitak...

Herrian bizitzeko eskubidearen aldeko 1000en Deian
2021eko azaroaren 20an, 8000 herritarrek higiezinen eta lurren espekulazioaren aurka eta Herrian bizitzeko eskubidearen alde manifestaldian parte hartzen zuten. Eta, horren bidez, Ipar Euskal Herrian azken 25 urteotan etxebizitzaren eskubidearen alde izandako mobilizazio jendetsuena bilakatu da....

Aldak departamendu mailako HLM egiturako hauteskundeetan garaile da ere!
HSA egituran alokatzaileen ordezkarien hauteskundeak handizki irabazi ondoren, (HSA Iparraldeko etxebizitza sozialen kudeatzaile nagusia delarik) bozen %52,76a lortuz, Alda garaile atera da Office 64 egituran ere. Azken hori Pirineo Atlantiko Departamendu mailakoa da. Aldak hautesleak eta denbora...