Alda pozten da Frantses Legebiltzarrak «Tentsiopeko eremuko merkatuaren desorekei aterabideak atzeman» izenburua duen alderdien arteko lege proposamena onartu baitu.

Mublatu turistikoak aloitzen zituzten jabeek, hiru urteko kontratua eginez alokatzen dituzten jabeei konparaturik, zituzten onura bidegabeak eta zentzugabeak azkarki murriztera dator legea. Iñaki Echaniz eta Annaig Le Meur bi parlamentarien tematzeak fruituak ekarri ditu, eta bozka horrekin Ipar Euskal Herriko gizarte zibilaren eta hautetsien mobilizazioak saristatuak izan dira ere.

Atzo onartua izan den lege proposamenean sartuak diren beste dispositibo batzuk tresna berriak ekarriko dizkie hautetsiei eta tokiko egiturei etxebizitzaren krisiari aurre egiteko: etxebizitza nagusientzat eremuak erreserbatzea, mublatu turistikoetan kuotak finkatzea, etxebizitza nagusiak etxebizitza turistiko bezala alokatzeko egun kopuru maximoa 120 egunetik 90era pasatzeko aukera, Jendetatsun energetikoa eta alokairuen mugatzearen dispositiboa mublatu turistikoeei orokortzea eta behartzea, mublatu turistikoen iragarkietako erregistro zenbakientzat obligazio eta zigor gehigarriak izatea, Airbnbn alokatzen duten jabeak etxebizitzaren sindikatua informatzea behartuak izatea jabeen arteko Biltzar nagusiaren gai ordenean sartu ahal izateko.

Aldak hurbiletik segitu du lege proposamen horren gauzatzea hainbat bilkura eta entzunalditan parte hartuz Iñaki Echaniz, Annaig Le Meur edo Guillaume Kasbarian parlamentariakjn, baina baita ere Jean-René Etchegaray hirigune elkargoko lehendakariarekin, frantses parlamentuko sozial eta ekonomia komisioarekin, Collectif National des Habitants Permanents kolektiboa,rekin Abbé Pierre Fundazioarekin etbar.

Lege proposamen horrek bereak egiten ditu Airbnb motako plataformekin gertatzen den urte osoan aloitzen diren etxebizitzen surgatzearen aurka ari diren elkarte eta gizarte zibilaren aldarrikapenak. Proposamen horiek bultzatu, defendiatu eta eraman dituzten hautetsi guztiak eskertzen ditugu.

Espero dugu Senatuak ez duela lege proposamen hori hankaz gora jarriko horrek tokiko herritarren ongizatearen eta epe luzean alokatzen duten jabeen aurka egingo bailuke. Hurbiletik segituko ditugu batak eta besteek eginen dituzten proposamenak eta bozkak.