Zortzi taldeak “Haizea Nuen” azken bideoklipean agertzea galdatu die Aldako zonbait laguntzailei. Higiezinen espekulazioa jorratzen duen kantua, arrailerian bezala… seriotasun kutsuak zeharkatua.

Mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko engaiamendu eta borroka, elkarte militantziatik pasa daiteke, baina ez hortarik bakarrik… Musika, eta, oro har, artea ere, molde onak dira arazoak eta injustiziak salatzeko, gure aldarrikapenak agertzeko eta gure bozak entzunarazteko!

Herrian bizi nahi dugu! Milesker Zortzi!