2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Ateliers de la Côte-n praktika iruzurtiak: Aldak tonua altxatzen du
Biarritz, uztailaren 6a - Ateliers de la Côte-en gehiegizko praktika iruzurtiak salatzeko Aldaren bigarren mobilizazioa: goiz honetan, Biarrizko gertakari eta coliving gunearen bi jabeen erantzun eza ikusirik, haiterarik batena den Hartmann denda okupatu du elkarteak,...
Aldak higiezinen profesionala iruzurti anizduna harrapatzen du Baionan
Uztailaren 2 honetan, ostegun goizarekin, Aldako hogoi bat militante baino gehiagok militanteek higiezinen agentzia faltsu bat instalatu du Baionako Plein Ciel eraikinaren sarreran (Santa gurutze auzoan, ZUP eraikinetatik hurbil), eraikin horretan dituen bi...
Sustengatu! Prefetak ez dio Aldari Euskal Herriko herritarrak defendatzen uzten
Jean-Marie Girier Pirineo Atlantikoetako prefetak kontsumitzaileen defentsarako elkartearen onespena ukatu dio Aldari. Erabaki politiko bidegabea da Ipar Euskal Herriko herritarrei tresna eraginkorra izateko aukera kentzen baitie eta herrian bizitzeko eskubidearen...
Berripaperari harpidetzen naiz


