2023a laster bukatzen ari da… eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko!

Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta sustatzaile guztiak gomitatuak dira abenduaren 15ean, ostiralarekin, 18:00etatik goiti besta giroko zintzur bustitzera.

Egitarauan: pintxoak, “Bacano Banda” ska latino taldearen kontzertua, erakusketak eta lekukotasunak, Aldaren lana sustengatzen duen tokiko moneta solidarioa den Euskoaren erakus mahaia, eta beste sorpresa batzu!

Beraz, atxik untsa data! Abenduaren 15ean, ostiralarekin, 18:00etatik goiti, denak Patxokian (Tonneliers karrikako 23., Baiona Ttipian).