ย 

Etxebizitza-urgentziaz mintzaldia bere 500 pertsonekin, janari mahai, ostatu, erakusketekin ; bizitegi eskubidearen aldeko manifestaldi handiak eta konzertuak ; bazkaria-besta herrikoia konpentsasioaren garaipena ospatzeko ; HLM-etako hauteskundeen kanpaina guziz ikusgarria, karrikako banderolak, โ€œate-afixakโ€, Alda etxe aitzinak, etab. : gertakari horiek guziek, ttipienetik handienerat, kausituak, zinez oroigarriak eta baliosak izateko, antolaketarako trebetasuna beharrezkoa dute, baita metodo bat ere, materiala, logistika zehatza eta laguntzaile motibatuak eta eraginkorrak.

๐—Ÿ๐—ฎ๐—ป ๐˜๐—ฎ๐—น๐—ฑ๐—ฒ ๐—ฏ๐—ฒ๐—ฟ๐—ฟ๐—ถ๐—ฎ ๐—”๐—น๐—ฑ๐—ฎ๐—ป!

Aldak bere baitan lan talde berri baten sortzea erabaki du. Hartan bilduko dira gure elkarteari gaitzeko eraginkortasuna ematen dion antolaketa gaitasunean parte hartu nahi duten guziak.

Oinarrizko formakuntza emanen zaie batzorde hartan sartuko diren pertsonei. Profilak anitzak izan daitezke, gaitasun ezberdinetakoak: xitxuketariak, apainketa maite dutenak, sukaldaritza zaleak, ostatu bat edo plantxa zoko bat antolatzeko gai direnak, ekimen gogoa duten pertsonak, giza harremanetarako edo phoning motibagarrietarako gaitasuna dutenak, edo sinpleki ยซegurra ematekoยป gogoa dutenak, apustu eta energia kolektibo handia suposatzen duten antolaketa erronka aurre egiteko gogotsu direnakโ€ฆ beti ere ahulenak babesteko, injustizien aurka borrokatzeko eta guztion ongizatearen alde lan egiteko asmoz.

๐——๐—ถ๐—ป๐—ฎ๐—บ๐—ถ๐—ธ๐—ผ๐—ฎ ๐—ฒ๐˜๐—ฎ ๐—ฎ๐˜๐˜€๐—ฒ๐—ด๐—ถ๐—ป๐—ฎ

Lan talde haren gain izanen da Aldaren eguneroko jardueraren logistika eta baliabide materialak kudeatzea, baita ekarteak burutu beharko dituen mobilizazio eta ekintzak bururaino antolatzea ere.

Elkarlanean oinarrituko da: bakoitzak bere alea ezartzen ahalko du, norberaren ahalen eta disponibilitatearen arabera.

Eta Aldako talde guzien artean dinamikoena eta atseginena izatea du helburu!

๐—Ÿ๐—ฒ๐—ต๐—ฒ๐—ป ๐—ฏ๐—ถ๐—น๐—ธ๐˜‚๐—ฟ๐—ฎ ๐˜‚๐—ฟ๐—ฟ๐—ถ๐—ฎ๐—ฟ๐—ฒ๐—ป ๐Ÿฎ๐Ÿฑ(๐—ฒ)๐—ฎ๐—ป, ๐Ÿญ๐Ÿต:๐Ÿฌ๐Ÿฌ๐—ฒ(๐˜)๐—ฎ๐—ป

Interesatua zira? Zato gurekin elkartzera urriaren 25(e)an 19:00e(t)an, Baiona Ttipiko Tonneliers karrikan, 23 bis zenbakian.

Lehen bilkura horren xedea hau da: elkar ezagutzea, lantaldearen jarduera aurkeztea, baita Alda bezalako elkarte baten ekitaldiak edo mobilizazioak antolatzeko eta logistikarako oinarri batzuk ikastea.

Bilkura giro lasai eta atseginean iraganen da, aperitifa partekatu baten inguruan. Ez duda, beraz, jateko edo edateko zerbait ekartzeko, beste kideekin partekatzeko gisan!

๐Ÿ‘‰ Eta ahalik eta hobekienik antolatuak izateko, eskertuko zintuzketegu ondoko formularioa betetzeaz, bilkuran parte hartuko duzuen ala ez zehaztuz: https://bit.ly/groupe-technique-alda