2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Erretreten aldeko manifestaldi masiboa Baionan: 560 pertsonek lotzen dituzte jende-kate baten bidez intersindikala eta LAB sindikatua
Baiona, 2023ko maiatzaren 1a - Erretreten defentsarako Baionako manifestaldiak parte hartze mailan markak hautsi ditu. Bertan, Bizi eta Aldak elkarrekin antolaturiko “Kapitalismoa = heriotza / Alternatibak = Bizia” besta eta aldarrikapen giroko jende lerro inportantea...
Bizi eta Aldak Maiatzaren Leheneko manifestaldira deitzen dute!
"Kapitalismoa = Heriotza! / Alternatibak = Bizia! Kapitalismoak nahi du bi urte gehiago lan egin dezagun. Denbora luzeagoan lan egiteak erran nahi du jendea oraino gehiago akitzea lan neketsuenetan, haien osasuna gehiago kaltetzea eta, nehork enplegatu edo kontratatu...
Etxebizitzaren krisia: Apirilaren 1a larunbata, Denek batera irabazten dugu!
Larunbata honetan apirilaren 1a, Aldak etxebizitzaren gaiaz Ipar Euskal Herrian egina izan den lehen galdeketan lurren eta higiezinen merkatuaren erregulazio erradikal baten alde agertu den gehiengoaren hitza karrikan adieraztera deitzen du. Sud Ouest...
Berripaperari harpidetzen naiz


