2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Sustengatu! Prefetak ez dio Aldari Euskal Herriko herritarrak defendatzen uzten
Jean-Marie Girier Pirineo Atlantikoetako prefetak kontsumitzaileen defentsarako elkartearen onespena ukatu dio Aldari. Erabaki politiko bidegabea da Ipar Euskal Herriko herritarrei tresna eraginkorra izateko aukera kentzen baitie eta herrian bizitzeko eskubidearen...
BAIONAKO BESTEN KARI, PATXOKIAN HITZORDUA!
𝐁𝐚𝐢𝐨𝐧𝐚𝐤𝐨 𝐛𝐞𝐬𝐭𝐞𝐧 𝐤𝐚𝐫𝐢, 𝐏𝐚𝐭𝐱𝐨𝐤𝐢𝐚𝐧 𝐡𝐢𝐭𝐳𝐨𝐫𝐝𝐮𝐚 | Aurtengo Baionako bestak, aurten ere Patxokiarekin iragaiten ahalko dira. Beste formatu batean bada ere, Patxokiko laguntzaileak besta giroko egitarau aldarrikatzailea prestatzen ari dira, besten denbora osoan, Baionako...
Aldak “Les Ateliers de la Côte” salatzen du, Biarritzen den coliving iruzurtia
Aldak salatu ditu gaur “Les Ateliers de la Côte”-eko zuzendarien praktikak, gertakariak antolatzeko Biarritzen sortutako gunean, hilabete luzaz onartezinak diren iruzurreko baldintzetan coliving aktibitatea praktikatu baitute. Alokatzaileen defentsarako elkarteak...
Berripaperari harpidetzen naiz


