Aldak salatu ditu gaur “Les Ateliers de la Côte”-eko zuzendarien praktikak, gertakariak antolatzeko Biarritzen sortutako gunean, hilabete luzaz  onartezinak diren iruzurreko baldintzetan coliving aktibitatea praktikatu baitute. Alokatzaileen defentsarako elkarteak legez kanpo diren praktika horiek etetea deitzen du eta fermuki eskatzen die jabeei ere kaltetuak izan diren alokatzaileek emandako bermea itzul dezaten. 

 

Coliving = Jukutria kolosala 

Vauréal karrikan, Biarritzen, Côte des basques hondartzatik hurbil, alokatzaile bat baino gehiago “Ateliers de la côte” enpresarien praktika iruzurtien biktimak izan da. Leku hau halaber horretarako eginak izan diren tailer batzuen bidez “artisten egonaldi” gunea, gertakarientzako espazioa eta coworking gunea badelarik, “Coliving”-a ere izan da. 

 

Modan dagoen toki baten itxuraren gibelean, beste errealitate bat aurkitu dute alokatzaileek, askotan ikasleak, prekarioak eta etxebizitza aurkitzeko aterabiderik gabe zirelarik”, dio Xebax Christy, Aldako bozeramaileak. Biarritzen formakuntza bat egiten ari den alokatzaile batek colivingean sartzerakoan ikusitakoaren lekukotasuna eman du: kanporako irekidurarik ez duten logelak, soinu isolaziorik ez, amankomunak diren eremuak egokitu gabeak, adibidez gakoz hesten ez den atea duen dutxa partekatu bat. Baldintza horiek ikusirik bi egunen buruan logela uztea erabaki du. Erabaki horrek egoera finantziario eta materiala txarretan jarri du formakuntza segitu ahal izateko. 2025eko urrian abiatu denetik, ez du utzitako 490 €-ko bermea berreskuratu, ez eta ematen zen deskripzioarekin zer ikusia ez zuen logelaren alokairua ere, jakinez lekuak berehala hustu dituela, orotarat 704,50 €!

 

Praktika onartezinak

Alokatzaileen defentsarako elkarteak Ateliers de la Côte gunearen bi nagusiei buruzko ikerketak egin ditu, Jean-Claude Chicha eta Yves Clémot, eta ohartu da Ateliers de la Côte eremuan praktika iruzurtiak bidertu dituztela:

  • Duintasun irizpideak errespetatzen ez dituzten logelen alokazioak (kanporako irekidurarik gabeko logelak, etabar)
  • Bizitokiak aloituak izan dira alta eraikina erabilpen komertziala eta industraiala gisa deklaratua izan da, eta ez bizitoki bezala
  • Alokairuak gehiegizkoak ziren (490 € kargak kanpo gutxi gora behera 10 m2 egiten dituen gela batentzat eta azpi dimentsionatutako gune amankomuna)
  • legeak finkatzen duen gisara alokatzailea joan eta hilabeteko epean bermeak ez dira itzuliak izan. 

Aldak jakin duenaren arabera bertan ziren alokatzaile guztiak kanporatuak izan dira maiatzean.

 

Colivingak arautu 

Auzo batzuen sustengu oharren artean, elkarteko kide batzuk lokala “Ateliers de la fraude” berizendatu dute eta atearen gainean afitxatu dituzte bi enpresarien iruzurrak. Aldak telefenonoz deitu ditu bainan ez diote erantzun.

Bermeak berehala itzuliak izatea exigitzen die eta nagusien engaiamendu zuzena eskatzen du ere ez dezaten gehiegizko baldintza horietan berriz ere alokatu. Egoera hau kontratu iruzurtien aurkako komiteari bidali dio elkarteak.  

 

Alokatzaile batzuk ez zutelarik ez eta ere kontraturik, beste batzuk ‘zerbitzu laguntza kontratuak” izenpetzen zituzten, colivingetan ere baliatuak diren kontratuak. 

 

“Colivinga garatzen ari da etxebizitzaren merkatua tentsio pean dagoelako, eta horrekin praktika iruzurtiak ere hedatzen dira. Egiazko pisukidetza behartuen itxura dauka honek: alokatzaileek bizitokiak alokatzea onartzen dute logelaka ez baitute etxebizitzarik aurkitzen, eta baldintza onartezinekin egiten dute topo (kontratu prekarioak, kasu batzuetan alokairuen mugatze dispositiboa betetzen ez duten etxebizitzak, etabar). Praktika horiek arautzea mugatzea ezinbestekoa da alokatzaileak babesteko”, dio Ainize Butron, Aldako bozeramaileak. 

Elkarteak Ateliers de la Côte-n biktimak izan diren guztiei lekukotasuna ematea dei egiten die: 07 77 88 89 23, info@alda.eus.