Jean-Marie Girier Pirineo Atlantikoetako prefetak kontsumitzaileen defentsarako elkartearen onespena ukatu dio Aldari. Erabaki politiko bidegabea da Ipar Euskal Herriko herritarrei tresna eraginkorra izateko aukera kentzen baitie eta herrian bizitzeko eskubidearen aldeko urte askotako lorpenei uko egiten baitie.
Onespen bat interes kolektiboak errespetarazteko
2020ean sortu zenetik, Alda auzo herrikoietako herritarren eskubideen defentsarako elkarteak, 5.000 lagun sustengatu ditu beraien eguneroko arazoei aurre egiten. Astero Baiona, Donibane Lohizune eta Hendaia artean banatuak diren laguntzailez osaturiko taldeek 450 dozierrak tratatzen dituzte laguntza tekniko, administratibo edo juridikoa ekarriz etxebizitzari loturiko arazoentzat baina baita eguneroko biziari loturiko beste mota askotarikoentzat ere, lan mundukoak izan ezik (kontsumoa, asegurantzak etabar).
2025eko abuztuan, elkarteak Prefeturan “kontsumitzaileen defentsarako elkarte” izateko onespen eskaera egin zuen. Baimen horrek justizian kontsumitzaileen interes kolektiboak defendatzeko aukera emanen zion Aldari adibidez, parte zibila gisa plantatuz agentzia edo enpresa iruzurti baten aurka.
Prefetak eskaerari uko egin dio bere erranetan “kasu batzuetan baliatzen diren ekintza moldeak, agentziak edo jabeak publikoki salatzean datzanak leku pribatuak indarrez okupatuz edo eremu publikoan deklaratuak ez diren okupazioak edo manifestaldiak antolatuz egiten dira, horiek ez dirudite bateragarriak engaiamendu errepublikarraren printzipioekin”.
Eskubideak errespetarazteko 5 urteko engaiamendua
5 urtez eskubideak errespetarazteko eraman den lana ukatzen duen erabakia da, bere sorreratik Aldak:
- Jabe hustelek edo eskrupulurik gabeko agentziek eskubideei eta legei muzin egiten dietelarik errespetaraztea behartzen baititu: konpentsazioari iruzurra, alokairuen mugatze sinplea eta indartua ez errespetatzea, etabar….
- Legeak aldarazten lagundu baitu eta etxebizitzak Airbnb iraunkorrak bilakarazten zituen sistemari etenaldia eman dion konpentsazio neurria indarrean jartzeko rola garrantzitsua izan baitu, Ipar Euskal Herriko tentsio eremuan alokairuen mugatzea indarrean jarriz, edo frantzia mailan emendakin, testu legislatiboak edo entzunak izanez (baita Europa mailan ere)
- Praktikak aldarazi baititu: Aldaren ekintzen ondotik, Frantzia mailan bakarra den tresna bat, alokairu kontratu iruzurren aurkako Komitea, sortu zuten… prefetak eta Errepublikako prokuradoreak!
Nork du zinez ordena publikoa nahasten? Kaltetuak diren alokatzaile eta kontsumitzaileak defendatzen dituztenak edo saltzaile alprojak eta ahoberoak, azken horiek milaka alokatzaileei etxebizitzak duintasunik gabeko baldintzetan proposatzen dizkietelarik eta etxebizitzak bizi duen tentsioaz baliatzen direlarik?
Vienne departamenduko prefeta zelarik Poitieresen desobedientzia zibilari buruzko ikastaroak antolatzen zituen Alternatibari diru laguntzak kentzen saiatu zen prefetarengandik, ematen du erabaki honek gehiago erantzuten diola ikuspegi ideologiko bati orden publikoa errespetaraztearen nahikeri bati baino.
Elkarrekin, mobiliza gaitezen auzo herrikoietako herritarren eskubideak errespetarazteko!
https://petitions.alda.eus/petition/org/alda/refus-dagrement-par-le-prefet