๐๐๐ข๐จ๐ง๐๐ค๐จ ๐๐๐ฌ๐ญ๐๐ง ๐ค๐๐ซ๐ข, ๐๐๐ญ๐ฑ๐จ๐ค๐ข๐๐ง ๐ก๐ข๐ญ๐ณ๐จ๐ซ๐๐ฎ๐ |
Aurtengo Baionako bestak, aurten ere Patxokiarekin iragaiten ahalko dira. Beste formatu batean bada ere, Patxokiko laguntzaileak besta giroko egitarau aldarrikatzailea prestatzen ari dira, besten denbora osoan, Baionako Bestak molde alternatiboan bizitzeko.
Egitarauan:
– Taloak eta fritak eguerditik gauerdi arte.
– Gustu guztiendako kontzertuak
– Ostatua, karrikara irekia.
Ekitaldi honek sorturiko diru-sartzeak Patxoki Berria eraikitzeko finantzaketan lagungarri izanen dira. Eraikuntza udaren ondotik hasiko da.
Bestetako bost egunetan ekitaldiak antolatzeko laguntzaileei deialdia plazaratu da. Izena emateko parada bada honako helbidean: