2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Fabricen aldeko sustengu gaualdia: Otsailaren 24an larunbatez, 6etan!
Fabrice Dupont-en kanporatze erabakia hartua izan da abenduaren 18an Baionako auzitegian. Hilabeteroko 1000 euroko diru-sartzearekin, 2005etik geroz estudio bat alokatzen du Biarritzen eta beti bere alokairua ordaindu du eta bere etxebizitza untsa artatu du. Gaur...
Aloitze kanporatzeen emendatzea: Aldak estatuari dei egiten dio
2024ko otsailaren 1 honetan 10etan, Baionako suprefeturaren aitzinean, Aldako 60 bat militante beraien erara Abbe Pierren Deiaren 70 urteurrena ospatu dute Ipar Euskal Herrian alokatzaileek pairatzen dituzten kanporatzeen emendatzea antzeztuz. Horien artean, aloitze...
Echaniz-Le Meur-en lege proposamenari begira Frantses Legebiltzarrean izandako bozkarekin pozten da Alda
Alda pozten da Frantses Legebiltzarrak «Tentsiopeko eremuko merkatuaren desorekei aterabideak atzeman» izenburua duen alderdien arteko lege proposamena onartu baitu. Mublatu turistikoak aloitzen zituzten jabeek, hiru urteko kontratua eginez alokatzen dituzten jabeei...
Berripaperari harpidetzen naiz


