Apirilaren 19an, ostiralarekin, 18:30etatik goiti, Aldaren Ziburuko tokiko taldeak besta tipi bat antolatuko du bere lokalaren estreinaldia ospatzeko. Lokal hau Zaldi Xurito etorbidearen 5. zenbakian da (hilerriaren ondoan, karrika itsuaren buruan).

Egitaraua: musika, Tristtan Mourguy, argazki erakusketa, bideo proiekzioak, pintxoak eta zintzur-bustitzea! Ez duda pintxoak, arraultze moletak, kixak, pizzak, ogia, zerrikia edo gasna eta edariak ekartzea partekatzeko!

Parada izanen da baita ere Hego Lapurdin eta bereziki Donibane Lohitzune, Ziburu eta ondoko herrietan Aldak egin lezakeen lanari edo ekintzei buruz elkarrekin mintzatzeko. 

Auto-partekatzeak antolatzea aholkatzen dugu. Parking lekuak bizitzaileentzat erreserbatuak dira; bide bazterrean utzi beharko dira autoak.

Heldu den ostirala arte! Eta milesker zuen inguruan gai hau aipatzeagatik!