Apirilaren 16an 19:00 tan asteartez EHLG ren egoitzan Aldak zintzur bustitze goxo bat antolatzen du elkartea aurkezteko: bere hasiera, funtzionamendua eta aintzinean ditugun borrokak.

Elkarteak interesatzen zaitu baina izena eman aintzin hobeto ezagutu nahi duzu? Aldaren kide zira, kuriosa eta bere historiari buruz gehio jakin nahi duzu? Orduan, momentu aproposa da!

Topaketa zintzur bustitze partekatu batekin izanen da: bakoitzak edatekoa edo jatekoa ekartzen ahal du!