Martxoaren 29tik apirilaren 7ra, Etxebizitza eta Hiri  Eskubidearen aldeko Europako Ekintza Koalizioak ekintza eta mobilizazio egunak antolatzen ditu Europa osoan.

Ipar Euskal Herrian, Aldak elkarretaratze bat antolatzen du martxoaren 29ko ostiralean 18:30ean Baionako Patxa plazan, alokatze gelditzeen biderkatzearen kontra larrialdi neurriak galdetzeko, Ipar Euskal Herrian gero eta familia gehiago etxetik kanporatuak direlako, okupatzen duten bizitegia salgai emana delako. 18:00etatik goiti  alokatze gelditzearen biktimen sustengu gaualdia ere antolatua izanen da Baiona Ttipian. Mobilizazioa oraino garrantzitsuagoa da jakinez Iñaki Echaniz legebiltzarkideak astearte honetan, martxoaren 19an, alokatze gelditzeen arautzea helburu duen Lege Proposamen berria aurkeztu duela.

Ipar Euskal Herrian, 1.600 etxebizitza sozialen eskatzaile badira  alokatze gelditzeen ondorioz

Aldak Justizia Ministerioaren estatistikak publikoari zabaldu ditu jada. Azken hauek erakusten dute Ipar euskal Herrian etxebizitzak saltzeko edo berreskuratzeko  alokatze gelditzeen ondorioz kanporatze prozeduren kopurua ez dela normala.  ( https://www.alda.eus/eu/gure-etxebizitzak-arriskuan/ ). 

Etxebizitza sozialen eskaerak erregistratzeko sistema nazionalaren adierazle berri batek dio Euskal Hirigune Elkargoko (EHE) oraingo eskatzaileen artean, 1.595 pertsonak edo familiak holako eskaera egin dutela, jabeak etxebizitza saltzen edo beretzat hartzen duelako!

Arazoa ebaluatu…

Aldak, 2024ko otsailaren 1ean, Baionako suprefeturan egindako ekintzan kanporatze prozeduren ugaritze hori salatzeko, agintariekin hitzordu bat galdetu genuen arazo larri hori aipatzeko. Pirinio Atlantikoetako prefetak gure gutunari erantzun zion, topaketa bat proposatuz Joelle Gras anderearekin, hau da departamenduko etxebizitzaren ardura duen suprefeta. Aldak etxebizitza ministroari egindako gaiari buruzko proposamenak jakintzat hartu dituela dio prefetak eta jakinarazten du ebaluaketa ekintza bat antolatuko duela tokiko egoeraren  behaketa egiteko eta perspektibak identifikatzeko asmoz.

… eta urgentziazko neurriak hartu

Aldak bere aldetik aktiboki daramatza bere proposamenak  alokatze gelditze horiek hobeki zaintzeko eta kontrolatzeko (ikus: https://www.alda.eus/conges-locatifs-les-9-propositions-dalda/ ). 
Elkartea borrokan ari da hexagono mailan, gobernuan zein legebiltzarrean, eta Estatu mailako Fondation Abbé Pierre bezalako eragile ezberdinen mailan,  lege proiektu edo proposamen batek kontuan har ditzan. Hala gertatu da astearte honetan, martxoaren 19an, data honetan, Iñaki Echaniz diputatuak  aldarrikapen horietako anitz biltzen dituen lege proposamena aurkeztu baitu baita Alda elkartearen beste galde batzuk ere, hala nola, mugikortasun-alokatze kontratuen edo mublatu-alokatze kontratuen kontrol hobea. Urte bakarrean, alokatze gelditzeen eta alokatze kontratu prekarioen mailan gauzak aldatzen ari dira. Ipar Euskal Herriak segitzen du hexagono mailan  egoera eta eztabaida mugiarazten etxebizitzari dagokionez.

Erabaki kezkagarria

Aldak, buruko odol kolpea jasan duen eta hilero 1.050 euro lortzen dituen Fabrice Dupont jauna laguntzea erabaki du 1.500 euro bere jabeari ordaintzera kondenatzen duen epaiketaz errekurtsoa aurkezten: hau gertatu zen alokatzen zuen etxebizitza saltzeko haren jabeak erabaki zuen alokatze gelditzearen  ondorioz, jakinez Fabrice Dupont-ek Biarritzen ia 20 urtez arazorik gabe alokatu duela apartamentu hura, segurenik enegarren etxebizitza bilakatzekotan dena. Ezin dugu biktima errudun bilakarazten duen erabaki hau deus ez balitz bezala gertatzen utzi. Aurrekari arriskutsua da Ipar Euskal Herriko jabetza pribatuko alokatzaile guzientzat, buru gainean alokatze gelditzearen Damoklesen ezpata zintzilik dutenak.

Elkarretaratzea eta sustengu gaualdia martxoaren 29an

Aldak elkarretaratzera deitzen du Martxoaren 29an 18:30ean Patxa plazan (Baiona ttipian), gure emozioa adierazteko, egoera jasanezin honen eta beste hainbat familiaren kasuaren aitzinean. Argazki kolektiboa eginen dugu, mobilizazio lanetan erabiliko duguna alokatze gelditzeen zein kanporatze prozeduren ugaritzearen kontrako defentsan. Laster muntatzen diren oihal-etxolak dituztenentzat, milesker zuekin ekartzeaz.
Arrats berean sustengu gau bat izanen da Patxokian, pintxoekin eta hainbat musikarik alaiturik, Fabrice Dupont 1.500 euroko kondena eta helegite prozedurako gastuak ordaintzen laguntzeko.

Mobiliza gaitezen etxetik kanporatzeei ezetz errateko eta urgentziazko neurri batzuk fermuki eskatzeko, salmentarako kanporatze horiek kontrolatzeko!!!

Martxoaren 29an, ostiralez, Housing Day-aren karietara, denak Baiona ttipirat:

  • 18:00etatik goiti sustengu gaua Patxokin, 23 bis Tonneliers karrikan,
  • 18:30ean Patxa plazan, Euskal Herriko familiak etxetik kanporatzeen ugaritzearen kontrako elkarretaratzea