Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurpegietarik dira: beren etxebizitzaren salmentarako kanporatzeen biktimak. Haien jabeak alokatzen dieten etxebizitzaren saltzea erabaki duelako, gero eta gehiago dira alokatze kontratuaren bukaeran bizitegiaren uzterat behartuak daudenak, laguntza baliabide berezirik gabe etxetik kanpo gelditzen direnak, nahiz eta berriz alokatzeko zailtasunak ezagutu gurea bezalako gune tentsiodunean. Kasu askotan, ondorio psikologiko, ekonomiko, profesional, sozial eta familiako biziki garrantzitsuekin.

Azken bi urteetan, Aldak etxebizitzaren salmentarako edo berreskuratzerako kanporatzeen biktima anitz errezebitzen ditu bere egoitzan. Elkarteak alokatzearen gelditze horien haustea lortzen du noiztenka, familiei beren bizitegian egotea ahalbidetuz. Beste kasuetan, hainbat ekintza plantan ezartzen ditu biktimak diren familia kanporatuak ahal bezain fite eta baldintza hoberenetan berriz aloitzeko. Alda horrela ohartu da salmentarako kanporatzeak egiazko Damoclès-en ezpatak direla Euskal Herriko parke pribatuaren alokatzaile guzien buru gainean. Isilean emendatzen ari den fenomenoa haatik, bereziki honen hedaduraren neurtzeko zenbakirik ezean.

Abbé Pierre fundazioaren sustenguarekin, Euskal Herriko egoera ezohikoaren eta arrunt neurriz kanpokoaren neurgailu berri eta biziki adierazgarriaren eskuratzea lortu du Aldak. 2012az geroztik, «alokatzearen gelditzearen ondorioz gertatu kanporatze horien baliozkotasuna» epaile aitzinera deitzeak Baionako Auzitegian gelditu gabe emendatu dira, 228 ziren 2016an 302ra pasatzeko 2019an. 2019ko urtea baizik ez hartuz, Marseilla, Lyon, Okzitaniako Tolosa, Niza eta Nanteseko auzitegietako prozedura berdintsuen zenbakiak bildurik baino goragoa da zifra hori!

Euskal elkargoa eta Etxebizitzaren Lurralde gidaritza batzordea 2022ko maiatzean abisatu ondoan, Aldak zifra argitaragabe eta kezkagarri hauek plazaratzen ditu Baionako Santa Gurutze auzoaldean mobilizatuz, Karinen bizitegi ohiaren aitzinean. Haurtzain honi bere alokatzearen gelditzea jakinarazia izan zitzaion eta ondorioz etxebizitzaren salmentarako kanporatze baten biktima izan zen eta 2021eko ekainean bere bizitegia ETA bere lantokia galdu zituen. Haren bizitegia hor da, Baionako ZUParen zolan kokatua, eta gu guziak hemen gaude hunkituak girela erakusteko. Etxebizitzaren saltzeko egiten diren alokatzaileen kanporatzeek ez dituzte itsas bazterrean bizi diren jendeak bakarrik joiten, urrundik ere ez! Damoclès-en ezpata bat buru gainean bizi da Iparraldeko alokatzaile bakoitza. Beti bizi izan giren herri edo auzoaldetik botatuak gerta gaitezke gu denak, gure lanetik eta gure eguneroko jardueretatik urrunduak, bat-batean ehunka euroko alokairu goragoarekin.

Gure etxebizitzak ez dira gainbalio pixka bat gehiago lortzeko xedearekin begirunerik gabe sal eta eros daitezkeen Burtsako akzioak: jendeak bizitzeko baliatzen dituen zinezko ontasun komunak baizik!

Aldak deia zabaltzen die etxebizitzaren salmenta edo berreskuratzea dela eta kanporatuak izanen direla jakinarazi zaien pertsona guziei, ahal bezain laster elkartearekin harremanetan sar daitezen: gisa honetan, Aldak kanporatzearen baliozkotasuna egiaztatzen ahalko du, baita hainbat estrategia plantan ematen ahalko ditu ere, jendeari bere etxebizitzan egotea edo ahal bezain fite eta baldintza hoberenetan beste etxe bat topatzea ahalbidetzeko. Usuegi, jendeek Alda berantegi deitzen dute, hainbat aterabide zailagoak eta kasik ezinezkoak direnean.

Elkarteak 7 dispositibo edo legegintza-garapen proposatzen ditu, Euskal Herritarrak salmentarako kanporatzeen ondorio suntsikorrengandik babestuko lituzketenak.

Hitzordua apirilaren 1ean, larunbatarekin.

Aitzinamendu hauek erdiesteko, baita espekulazioaren zein higiezinen krisiaren kontra borrokatzeko baitezpadakoak diren beste hainbat ere, sekula baino garrantzitsuagoa da jende anitz mobiliza gaitezen fermuki. Horregatik, Aldak tokiko biztanleei dei egiten die Se loger au Pays – Herrian bizi plataformak antolatu manifestaldi bateratura saldo handian etor daitezen, apirilaren 1eko larunbatean 15:00etan Baionan (abiatzea suprefetura aitzinean).

Prentsa dosiera loturik atxemanen duzue.

Ekintzaren argazkiak, libreki erabilgarriak, hemen.