2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren bigarren alea atera du.
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren bigarren alea atera du. Alda elkarteak apirilaren 28 honetan abiatu du 20 000 aletan atera den Alda, Baionako auzoetako aldizkariaren 2. alearen banaketa, urririk, biztanleen etxeetan eta hainbat saltegitan. Tresna honek...
Alda kazetaren banaketa taldea antolatzen ari gira: zatozte zuek ere!
Herri auzotegien boza entzunarazten duen kazeTA da Alda. Auzotegi horietako bizilagunen kazeta da Alda. Bigarren zenbaki honetan, nahi duten guziei banaketa taldera hurbiltzea proposatzen die Aldak. Helburua? Kazetaren 20 000 aleak auzotegi bakoitzean, bizitegi...
2021eko formakuntza programa
2021eko formakuntza programa Urte osoan, Aldak formakuntza eskaintza bat proposatzen du gaitasun-berriak lortu edo gai berezi bat sakondu nahi duten kideei. Manu Robles-Arangiz Fundazioa eta Bizirekin eraikia, formakuntza programa hori gaur egundua eta osatua izanen...
Berripaperari harpidetzen naiz


