2026. urtean, egoera txarragoa izanen da. Hala aurreikusten du, behintzat, Euskal Bizilekuen Tokiko Programak (BTP). 2021-2026 urteen artean, Euskal Bizilekuen Tokiko Programak urtero 892 bigarren etxebizitza berri aurreikusten ditu. Gaur egun ditugun ia 46 000 bigarren etxebizitzei beste 5 000 baino gehiago gehituko zaizkie beraz. Klima Planaren diagnostikoaren arabera, Ipar Euskal Herrian ondoko urteetan 20 000 bigarren etxebizitza sortuko dira!

Garai berean, etxe hutsen kopurua 11 900etik 14 000ra pasatuko da.

2026. urtean izango ditugu:
51 000 bigarren etxebizitza
+ 14 000 etxe huts
= 65 000 bizilagunik gabeko etxe!

Deus ez bada egiten etxe huts horiekin, sortzen duten presioaren ondorioz, prezioak igaiten jarraituko dute. Etxe baten jabe izateko aukera biztanleriaren zati gero eta murritzago bati mugatuko zaio eta etxebizitza pribatuen alokairuek jarraituko dute gora egiten.