2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.

Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025

LAGUNTZAILE IZAN !

INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?

 

Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan,  haurren xokoan, apainketan…  Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!  

Bakarrik edo lagunekin, gaitasun  berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:

Gure berriak

Bigarren etxebizitzen bortizkeria

Bigarren etxebizitzen bortizkeria

Klima Planaren diagnostikoaren arabera, Ipar Euskal Herrian ondoko urteetan, 20 000 bigarren etxebizitza sortuko dira! 1999-2017ko tartean, urtero 843 bigarren etxebizitza berrietarik, bataz beste 277 eraikuntza berriak ziren, eta 566 bizitoki zahar erosiak....

Etxebizitza sozialak 2026an

Etxebizitza sozialak 2026an

Euskal Bizilekuen Tokiko Programak 2021 eta 2026 urteen artean eginen diren eraikin berrien % 47 etxebizitza sozialak izango direla aurreikusten du. Baina, helburua lortzen balitz ere, hori ez da nahikoa izanen herrien gehiengo handi batek hamar urteotan hartu...

Perspektiba kezkagarriak

Perspektiba kezkagarriak

2026. urtean, egoera txarragoa izanen da. Hala aurreikusten du, behintzat, Euskal Bizilekuen Tokiko Programak (BTP). 2021-2026 urteen artean, Euskal Bizilekuen Tokiko Programak urtero 892 bigarren etxebizitza berri aurreikusten ditu. Gaur egun ditugun ia 46 000...

Berripaperari harpidetzen naiz