2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Alda Ipar Euskal Herriko alokatzaileen defentsarako lehen elkarte gisa hautatua!
Lehen aldiz aurkezten zelarik HLMetako alokatzaileen hauteskundeetan, Alda Ipar Euskal Herriko alokatzaileen defentsarako lehen elkartea bilakatzen da bozen %52,76 bilduz lurraldeko HLM egitura handiena den Habitat Sud Atlanticen. Aldaren eguneroko lanak Ipar Euskal...
Iritzi artikulua: HLMetako alokatzaileen hauteskundeak, gauzak zinez alda ditzagun!
HLMetako alokatzaileen hauteskundeentzat Aldaren hautagaien Iritzi artikulua, Argia eta Berriak argitaratua: HLMetako alokatzaileen hauteskundeak, gauzak zinez alda ditzagun! Alda, alokatzaileen defentsarako elkartea, duela 2 urte doi-doia sortua da, baina hain...
Gaia eta izenburua: HLMetako alokatzaileen 2022ko hauteskundeak: Aldak hasteko jokaldia ematen du!
Arrandan emailea den Office 64an bozka elektronikoa irekitzeko bezperan eta HSAn bozkak ireki baino hiru egun lehenago, eta ondoko hamabost egunetan HLMetako alokatzaileek beren ordezkariak hautatzeko parada ukanen dutelarik, Aldak prentsa aitzinekoa egin du, bere...
Berripaperari harpidetzen naiz


