Larunbata honetan apirilaren 1a, Aldak etxebizitzaren gaiaz Ipar Euskal Herrian egina izan den lehen galdeketan lurren eta higiezinen merkatuaren erregulazio erradikal baten alde agertu den gehiengoaren hitza karrikan adieraztera deitzen du.

Sud Ouest egunkariarentzat IFOP zundaketa institutuak egin Iritzi ikerketak azalerazi du herritarren gehiengo argi eta zabal batek botere publikoak Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren merkatua gidatzeko eskua azkarki sartzeko deitzen dituela. Galdetuak izan diren pertsonen %71a airbnb iraunkorren aurkako konpentsazio neurriaren alde agertzen da, %55ak botere publikoek salmenta prezioak neurtu ditzaten eskatzen du eta %63ak alokairu prezioak mugatuak izatea nahi du.

Gure tokiko instituzioetan bai praktiketan bai legediaren aldetik aldaketak ezinbestekoak eta urgenteak dira. Horiek lortzeko zundaketa horretan agertu den gehiengoaren nahikundea karrika mobilizazioan azalerazi behar da. Se loger au Pays – Herrian bizi plataforma bateratuak aukera hori ematen digu apirilaren 1n larunbatarekin arratsaldeko 3etan Baionan, etxebizitzaren eskubidearen aldeko Europa mailako «Housing action Day» mobilizaioaren bat eginez.

Inoiz baino gehiago izan gaitezen mobilizazio dei horri erantzunez prezioen, alokairuen eta kargen emendatze ikaragarriari aski errateko, eta Ipar Euskal Herrian lan, bizi eta ikasten duten guztientzat etxebizitza duin eta eskuragarria eskatzeko. Etxebizitza bat ukateko eskubidea bi izatearen gainetik kokatzen da, eta herrian bizitzeko eskubidea negoziaezina da.

Denak Se loger au Pays – Herrian bizi manifestaldira larunbata honetan apirilaren 1n arratsaldeko 3etan Baionako Suprefeturaren aitzinean! (hitzordu berezia HLM auzoetako bizilagun eta alokatzaileentzat Vauban aparkalekuaren aitzinean, Suprefeturaren parean)