2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Bortizkeriarik gabeko ekintzari buruzko formakuntza: otsailaren 10ean, larunbatarekin
Legez kanpoko Airbnb edo legea itzulikatzen duten etxe agentzien okupazioak, jabe batzuen ustelkeriazko praktiken salaketa, SFRren okupazioa, etab.: Aldak erregularki ekintzak antolatzen ditu gehiegizko praktikak agerian uzteko eta injustiziak erasotzeko. Otsailaren...
Elgarrekin, beste istorio bat sortzen ahal dugulako.
Gaur egun Ipar Euskal Herria hunkitzen duen bizitegi krisiak pertsona eta familia anitz egoera prekarioan, berdin etsigarrian ezartzen ditu. Renéren kasua izan zen. Haren istorioa hemen irudikatua da, gu guzien deigarri. Renék bere autoan lo egin du 18 hilabetez...
Abenduaren 15ean, ostiralarekin: Alderen Garaipenen Besta da!
2023a laster bukatzen ari da... eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko! Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta...
Berripaperari harpidetzen naiz


