Guillaume Kasbarian eta Bruno Le Maire etxebizitza eta ekonomia ministroek Ipar Euskal Herrira etorrera jakinarazi dute ostiral huntako, martxoaren 22a. Kari horretara Se loger au Pays – Herrian bizi plataformak elkarretaratze bateratara deitu du 18etan Glaineko elkartetxearen aitzinean Baionan. Aldak elkarretaratze horretan parte hartzeko deia zabaltzen du ere Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoerari begira dagoen urgentzia eta larritasuna gogoratzeko, eta higiezinen merkatua eta lurrak erregulatzeko eta mugatzeko borondatezko politika publikoak bultzatzeko lurralde honen bizilagunen gehiengoaren (*) eskakizunarekin bat eginez.

Aldak Bruno Le Mairen presentzia salatu nahi du bereziki, 2021etik eten gabe aritu izan baita mublatu gisa alokatzen duten jabeen aldeko onura fiskala bidegabeen eta zentzugabeen beherapenen aurka borrokatzen, onura horiek mublatu turistikioak alokatzen dituztenei hobekuntzak ematen dizkiete etxebizitza epe luzean alokatzen dituztenen kaltetan. Ekonomia eta finantza ministroak aurrezte erradikalak egin nahi dituela dio baina injustizia honen amaiera irabazteko aukera emanen lukeen 330 milioi euro irabaztea ukatzen du.

Lobiak babestu herritarrak baino
Oraindik pieso, 2024ko finantza legeak ezeztatu badu ere onura fiskala horiek legez kanpo luzatu ditu. Max Brisson eta Ian Brossat senatariek Estatu Kontseiluan errekurtso bat pausatu dute botere gehiegikeri horiek salatzeko. Hori eginez Bruno Le Maire Airbnb lobbiaren defendatzaile hoberenetan kokatu du bere burua..

Ipar Euskal Herriak azkarki pairatu du etxebizitza turistikoen alokatze plataformek bere parke lokatibo pribatuan egindako surgatzea, eta ezin du onartu eginmolde hori. Ezin du ere ez ez salatu eragin latzak dituen bi ministroen inmobilismoa bigarren etxebizitzak edo salmentarako kanporaketak mugatzeko, edo etxebizitza sozialak ekoizteko eman beharreko baliabideei begira.

Nahi dugu herrian bizi!
Bruno Le Maire eta Guillaume Kasbarian SRU legea desitsuratzea eta higiezinen espekulazioaren lobbiak babestea interesatuagoak dirudite herrian bizitzeko eskubidea defendiatzea edo herritarrentzat etxebizitza duin bat eskaintzea baino.
Egiteko moldea aldatzen ez duteno ez dira ongi etorriak izanen Euskal Herrian. Elkarretaratu gaitezen martxoaren 22an, ostiralarekin, 18etan Baionako Glain elkartetxearen aitzinean ulertu dezaten.

 

2024ko martxoaren 20a Baionan
Alda

 

(*) Ikus 2023ko martxoaren 23ko Sud-Ouest IFOP galdeketa

PS : Aldak zehazten du Alberic Poitrenaud karrikaren 6.an kokatzen den (Lahubiague auzoko HLMetan) iraganen den lokalaren estrenaldia mantentzen duela 18etatik goiti.