2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Abenduaren 15ean, ostiralarekin: Alderen Garaipenen Besta da!
2023a laster bukatzen ari da... eta berriz ere erraiten ahal dugu urte kargatua izan dela Aldarentzat, garaipen eta aitzinatze berriekin, Euskal Herri justuago, biziago, solidarioagoa eraikitzeko! Iragan ibilbidea elkarrekin ospatzeko, Aldako kide, laguntzaile eta...
Logistika/gertakari antolaketa taldearen bilkurarako gomita
Etxebizitza-urgentziaz mintzaldia bere 500 pertsonekin, janari mahai, ostatu, erakusketekin ; bizitegi eskubidearen aldeko manifestaldi handiak eta konzertuak ; bazkaria-besta herrikoia konpentsasioaren garaipena ospatzeko ; HLM-etako hauteskundeen kanpaina guziz...
Zortzi taldearen bideoklipa… higiezinen espekulazioaren gaiari buruz.
Zortzi taldeak “Haizea Nuen” azken bideoklipean agertzea galdatu die Aldako zonbait laguntzailei. Higiezinen espekulazioa jorratzen duen kantua, arrailerian bezala... seriotasun kutsuak zeharkatua. Mundu justuago eta solidarioago bat eraikitzeko engaiamendu eta...
Berripaperari harpidetzen naiz


