Biarritz, uztailaren 6a – Ateliers de la Côte-en gehiegizko praktika iruzurtiak salatzeko Aldaren bigarren mobilizazioa: goiz honetan, Biarrizko gertakari eta coliving gunearen bi jabeen erantzun eza ikusirik, haiterarik batena den Hartmann denda okupatu du elkarteak, colivinga eta lanerako eremua baliatu duten alokatzaileek pausatu bermea jabeek diruz itzuli dezaten exijitzeko.
Hilabete bat berririk gabe
Hilabete bat pasatu da Alda alokatzaileen defentsarako elkarteak Ateliers de la Côte enpresa salatu zuenetik “colivinga” baldintza onartezinetan egiten baitzuen: logelak kanpo irekidurarik gabe, soinu isolamendurik ez, gune amankomun ezegokiak horien artean gakoz ixten ez duen dutxa amankomuna, eta bermeak ez itzuliak. Biarritzen formakuntza egiten zuen alokatzaile ohi batek utzitako 490 €ko bermea eta azaldua izan zitzaionarekin zer ikusirik ez zuen logelaren alokairua (logelan sartu eta berehala joan zen) ez zitzaizkiola itzuliak izan azaldu zuen, hau da 704,50 €.
Froga kondenatzaileen biderketa
Mobilizazio horren ondotik kaltetuak izan diren beste alokatzaile batzuen baina baita coworking gunea aloitu duten profesionalen lekukotasunak ukan ditu. Guztien artean inork ez du hasieran pausatu bermea sekula berreskuratu. Aldak laguntzen dituen 7 biktimei zor diotena soilik zenbatzen badugu 6 500 € baino gehiago egiten ditu, eta lekukotasunak kondenatzaileak dira: legez kanpoko alokazio praktikak gainera gehiegizkoak diren jarrerekin (mota guztietako larderiak, artamendaturik bidalitako gutunak ez bila joateko sistema antolatua).
“Lekukotasun guzti horiek ahantsu sistemikoa bilakatu den nahitara finkaturiko egiteko molde bat agerian uzten dute, maila handiko iruzurgileen parekoa: egoera txarrean diren logelak ikasle batzuei aloituak dira, jakinez, etxebizitza eskasiaren parean, onartzea behartuak direla. Bi jabeek, Jean-Claude Chicha eta Yves Clémot, berritze lanak hitzeman dizkiete, baina, ez dira sekula eginak izan. Alokatzaileek eta profesionalek bermeak berreskuratzen saiatu dira, baina, debaldetan aritu dira.” azaldu du Xebax Christy Aldako bozeramaileak.
Zigorgabetasunarekin bukatu!
Bi jabeek ez dutenez batere erantzuten, Aldak horietariko batena den Hartmann komertzioa okupatzea erabaki du, Gambetta karrikako 27an, eta prentsaurreko bat egin du elkarteak identifikatutako ekintzak salatzeko. “Jabe maltzur batzuk legez kanpoko praktikak bidertzen ahal dituztela uste izatera eramaten dituen zigorgabetasun giro honekin bukatu behar da. Berriz ere, Prefetak Aldari kontsumitzaileen defentsarako elkartea izateko baimena ez eman izana deitoratu behar dugu: Les Ateliers de la Côte bezalako enpresen praktika iruzurtiak Alda bezalako elkarte batean esku hartze zuzena ahalbidetuko lukeen kasu tipikoa baita, interes orokorra ordezkatzeko eta alokatzaileen eta profesionalen interesak defendiatzeko parte zibila izanez.” azaldu du Malika Peyraut Aldaren bozeramaileak.
Etxean bizi engainatua izan gabe tailerrak
Ikasleentzat sartzerako etxebizitza bilaketa hasi da, eta alokatzaileak gehiegizko praktikak dituzten jabeengandik ez daitezen engaiatuak izan, Ateliers de la Côten bezala, Alda elkarteak okupazioa baliatu du “Etxean bizi engaiatua izan gabe tailerrak” antolatzeko, alokatzaileak haien eskubideei buruz informatzeko.
Justiziako jaukimenduak
Okupazioak Ateliers de la Côten jabe batekin trukatzeko ahala eman du, azkenean: Yves Clémot etorri da eta Alda harekin mintzatu da lehen aldiz (orain arte, bi jabeek ez zuten ez batek ez besteak elkartearen eskaerei erantzun). Honek kaltetuak diren alokatzaileei dirua segidan itzultzea errefusatzen zuela ikusirik, Aldak etxebizitzaz arduratzen den Suprefeta abisatu du, Iruzurrezko errentamenduen kontrako batzordea gai honetaz jabetzeko, bai eta Pertsonen babeserako departamenduko zuzendaritza (DDPP) eta Biarrizko Herriko etxea.
“Hilabeteak eta hilabeteak dira Ateliers de la Côten jabeek haien alokatzaileei erantzun beharko zutela, eta zor dieten dirua itzuli. Gaur, eskaera horiek berriz ere ez dituztela onartzen ikusirik, alokatzaile batzuk jabeen kontra abiatzen dituzten desmartxa judizialak sustengatzen ditugula jakin arazi dugu. Bestalde, bi jabeen hitzordu eskaera onartu dugu, eta uztaila bukaera aitzin eginen da. Autoritateek praktika horiek zigortzen dituztela segurtatuko dugu.” bukatu du Malika Peyrautek.
Aldak segituko du mobilizatzen behar bezain bat zigorgabetasun egoera horrekin amaitzeko, eta berriz ere ekintzara joko du beharrezkoa bada bi jabe horiek zigortuak izan arte, eta iruzurra pairatu duten alokatzaileek eta profesionalek eskatutakoa lortu arte.
Aldak segitzen du alokatzaileen eta kontsumitzaileen eskubideen defendatzen, azken bost urte baino gehiagotan egin duen bezala. Alta, prefetak kontsumitzaileen defentsarako elkarte onespena ukatzen dio. Alda sustengatzeko erabaki horren kontra, petizioa izenpetu!