Arrandan emailea den Office 64an bozka elektronikoa irekitzeko bezperan eta HSAn bozkak ireki baino hiru egun lehenago, eta ondoko hamabost egunetan HLMetako alokatzaileek beren ordezkariak hautatzeko parada ukanen dutelarik, Aldak prentsa aitzinekoa egin du, bere helburuak kanpaina honetan, bere programaren 21 proposamenak, bere 19 hautagaiak eta bere kanpainaren momentu garrantzitsuak aurkezteko.

Loturik den prentsa txostenean prentsa aitzineko honen edukia atzemanen duzue:

  •       HLMetako alokatzaileen hauteskundeetako Aldaren hautagaitza
  •       Programa: 21 neurri auzoetako bizitza zinez aldatzeko
  •       Hautagaiak: zerrenda bat Habitat Sud Atlantic-en, zerrenda bat Office 64-en eta hautagai bat CDC Habitat-en
  •       Bozkatzeko moldeak
  •       Etxebizitza Larrialdia Hitzaldia, azaroaren 21ean

Kanpainari buruz informazio gehiago lortzeko: Malika Peyraut (06 88 48 93 68)