Gure berriak

Auzolan – Journée du droit au logement : Konferentzietan parte hartzeko izen emateak idekiak dira!
Ekainaren 15ean, larunbatarekin, Baionan, Aldak Auzolan - Etxebizitza eskubidearen eguna antolatzen du (👉https://bit.ly/auzolan-journeedudroitaulogement). Lehen garaipenak ospatzeaz gainn (Airbnb-ren kontrako konpentsazioa, iruzurrezko alokatze kontratuak, bizitegi sozialak alokatzaileen artean...

Maiatzaren 1a Baionan, “aberatsak zergapetu” jende-lerro alai eta aldarrikatzailea
Alda eta Bizi elkarrekin atera dira euripean Baionako karriketara maiatzaren 1eko manifestazio tradizionalaren karietara. Haien animazio eta antzerki ironikoekin, bi elkarteek eskaera seriosa egin dute: hots, “aberatsak zergapetzeko”, horri esker justizia soziala eta eraldaketa ekologikoa...

Bruno Le Maire-en bigarren etxebizitzaren aitzinean aberatsak zergapetzea galdatzen dute Bizi eta Aldak
Bizi! eta Aldako 15 militantek ekintza sinboliko bat burutu dute Bruno Le Maire-en bigarren etxearen aitzinean, Senperen. Ekonomia eta Finantza ministroak iragarri atzerapauso sozial berriak eta azken honek “ongizate Estatua” desegiteko adierazi duen nahia salatu dituzte. Aberatsak zergapetzeko...

Ziburuko lokalaren estreinaldia: apirilaren 19an, ostiralarekin, 18:30etatik goiti!
Apirilaren 19an, ostiralarekin, 18:30etatik goiti, Aldaren Ziburuko tokiko taldeak besta tipi bat antolatuko du bere lokalaren estreinaldia ospatzeko. Lokal hau Zaldi Xurito etorbidearen 5. zenbakian da (hilerriaren ondoan, karrika itsuaren buruan). Egitaraua: musika, Tristtan Mourguy, argazki...

Aldak eta Bizik Maiatzaren lehenean manifestatzeko deia luzatzen dute
Metamorfosi ekologikorako eta justizia sozialerako dirua berenganatzen dute: aberatsak zergapetu ditzagun! Krisia eta zor publikoa baizik ez direlarik aipu, miliardunak joritzen ari dira. Munduko aberatsenen % 1ek planetaren aberastasunaren kasik erdia daukate! Etxebizitzaren krisia sekula baino...

Alda-rekilako topaketa eta zintzur bustitze aurkezpena Ainhize-Monjolosen
Apirilaren 16an 19:00 tan asteartez EHLG ren egoitzan Aldak zintzur bustitze goxo bat antolatzen du elkartea aurkezteko: bere hasiera, funtzionamendua eta aintzinean ditugun borrokak. Elkarteak interesatzen zaitu baina izena eman aintzin hobeto ezagutu nahi duzu? Aldaren kide zira, kuriosa eta...

Le Maire eta Kasbarian ministroen etorrera: Aldak manifestaldira deitzen du
Guillaume Kasbarian eta Bruno Le Maire etxebizitza eta ekonomia ministroek Ipar Euskal Herrira etorrera jakinarazi dute ostiral huntako, martxoaren 22a. Kari horretara Se loger au Pays - Herrian bizi plataformak elkarretaratze bateratara deitu du 18etan Glaineko elkartetxearen aitzinean Baionan....

“KANPORATZEAK GELDI!” elkarretaratzea
Martxoaren 29tik apirilaren 7ra, Etxebizitza eta Hiri Eskubidearen aldeko Europako Ekintza Koalizioak ekintza eta mobilizazio egunak antolatzen ditu Europa osoan. Ipar Euskal Herrian, Aldak elkarretaratze bat antolatzen du martxoaren 29ko ostiralean 18:30ean Baionako Patxa plazan, alokatze...

Korrika Baionara heldu da!
23. edizioa Irunetik abiatuko da martxoaren 14an, ostegunez, eta Baionara helduko da Igandearekin martxoaren 24an. 11 egunez eta 10 gauez, Euskal Herriko 7 probintziak zeharkatuko ditu, 2500 km kurritu ondoren. Hamar milaka pertsona itxoinak dira helmugan sekulako pesta baten esperantzarekin! Alda...

Fabricen aldeko sustengu gaualdia: Otsailaren 24an larunbatez, 6etan!
Fabrice Dupont-en kanporatze erabakia hartua izan da abenduaren 18an Baionako auzitegian. Hilabeteroko 1000 euroko diru-sartzearekin, 2005etik geroz estudio bat alokatzen du Biarritzen eta beti bere alokairua ordaindu du eta bere etxebizitza untsa artatu du. Gaur egun, bere jabeak -Kaledonia...