2020ko urrian sortua, Alda elkarteak auzogune eta jendarte herrikoietako pertsonen eskubideak zaintzen ditu Ipar Euskal Herrian. Lan mundutik kanpo, beren eguneroko bizian zuzengabekeriak jasaiten dituzten pertsonen antolakuntza kolektiboa laguntzen du bereziki: etxebizitza (salmentarako edo berreskuratzeko kanporatzeak, legez bermaturiko etxebizitza eskubidea, etxetik botatzeak, sanotasun eskasia, denbora laburreko edo ikasle alokatze kontratu iruzurrezkoak, etxebizitzen zuzenbidea  orokorki), kontsumoa (asegurantza konpainia maltzurren, telefono operadoreen … biktimak), zerbitzu publiko eta administrazioetako erabiltzaileen eskubideak, atzerritarren eskubideak,…

 

400 boluntario baino gehiagoren laguntzarekin, herritar mobilizazio ekitaldiak ohituki antolatzen ditu (manifestaldiak, ekitaldi publikoak, bestak,…). Ekintza mediatikoak ere baliatzen ditu hainbat injustizia kasuren argitan emateko, eta legearen aitzinarazteko (adibidez: iruzurrezko Airbnb-en okupatzeak, legez kanpoko praktikak dituzten etxe agentzien okupatzeak, lineako ekintzak,…).

 

Aldak Mobilizazio/logistika arduradun bat bilatzen du ekitaldi edo ekintza horien antolatzeko, boluntario taldeen kudeatzeko, eta hauei lotutako lan taldeen koordinatzeko.

 

Aldaren eguneroko kudeantza taldearen barnean, mobilizazio/logistika arduradunaren gain izanen dira eginkizun hauek : 

 

EGINKIZUNAK

  • Aldak antolaturiko hainbat jardueraren antolaketa segurtatu 
    • Logistika 
    • Gertakarigintza 
    • Boluntario taldeen koordinazioa eta sustapena jardueren egunean berean zein ekintza eguna aitzin 
  • Aldak buruturiko ekintzen antolaketan parte hartu 
    • Ekintza ez-bortitzen koordinazioa
    • Bera hartan formatu ondotik,   koordinatzailegaien formakuntza segurtatu
  • Lan taldeen garapena eta autonomia-hartzea lagundu
    • Boluntarioen erakartzea
    • Formakuntza teoriko eta praktikoak 
    • Boluntarioen jarraipena 
  • Elkartearen material logistikoa kudeatu

 

XERKATZEN DEN PROFILA

  • Arlo hauetako batean edo gehiagotan esperientzia ukatea: 
    • Logistika
    • Mobilizazioa 
    • Gertakarigintza
    • Ekintzen koordinazioa 
    • Talde sustapena
    • Elkarte bizitza  
  • Praktikotasuna  
  • Harremanetarako gaitasun ona  
  • Pertsona zorrotza eta autonomoa
  • Frantsesaz gain euskararen menperatzea (idatziz, ahoz) balioetsiko da

 

12 hilabeteko kontratu mugatua, 35 oren asteko. Lansaria: lanbide-arteko gutieneko soldata (SMIC).

 

Hautagaitzak info@alda.eus helbidera igorri irailaren 4ko astelehena aitzin. Langile hartzea udazkeneko bete behar da.