2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Auzolan 2025 : Etxebizitza eskubidearen aldeko Egunean laguntzaile izateko izen emateen idekitzea!
Nola hori? Ez duzu oraindik zure agendan ezarria? Urriaren 10 eta 11an ostiral eta larunbatez: denak Baionan elkartzen gira ezin ahantzizkoa izanen den Auzolan-Etxebizitza eskubidearen aldeko Egunaren 2. edizioa kari! Eta zure beharra izanen dugu gertakari hori ongi...
Itziar Ituño, “La casa de papel”-eko aktoresa, Auzolan 2025aren amabitxi!!!
Azken orduko berria: Itziar Ituño, 'La Casa de Papel' telesaileko aktore famatua, urriaren 10etik 11ra, ostiraletik larunbatera, Baionan iraganen den Auzolan - Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren aurtengo amabitxia izanen da. “Ohore handiz onartzen dodala...
Aldaren Mintzaldia: “Anti-Airbnb konpentsasioa eta alokairuen mugatzea: zaindu beharreko 2 aitzinamendu Herrian bizi eta aloitzeko eskubidearen alde” Hendaian
Ekainaren 26an ostegunez, 19etan Hendaian, Aldak mintzaldi bat antolatzen du “Anti-Airbnb konpentsasioa eta alokairuen mugatzea: zaindu beharreko 2 aitzinamendu Herrian bizi eta aloitzeko eskubidearen alde”. Parte hartuko dute Malika Peyraut (Aldako...
Berripaperari harpidetzen naiz


