2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren lehen alea ateratu du
Aldak, Baionako auzoetako aldizkariaren lehen alea ateratu du. Alda elkarteak ostiral honetan, urtarrilaren 15ean, 20 000 aletan atera den, Alda, Baionako auzoetako lehen aldizkariaren banaketa, urririk, biztanleen etxeetan eta hainbat saltegitan, hasi du. Tresna...
Agenda: 2021 urtea untsa hasteko, Biltzar Nagusia!
Data aldaketa: datorren Biltzarra, otsailaren 9an Etxeratze agindua dela eta... hala ere, baldintza ahal bezain onetan elkarretaratzeko parada ukaiteko, Aldak erabaki du hasiera batean astearte honetan, urtarrilaren 26an,19:00etan aintzin ikusia zen eta deneri idekia...
Agenda: abenduaren 3an, kideen elkarrizketa linean
Agenda: abenduaren 3an, kideen elkarrizketa linean Nola ihardetsi, bata bestearen ondotik datozen epidemia uhinek eta horiek eragiten dituzten ondorio sozial eta ekonomikoek, sortzen duten egoera bereziari? Zer da konfinamenduaren ondorioa auzoetan? Nola aintzin ikusi...
Berripaperari harpidetzen naiz


