GURE ETORKIZUNA GURE ESKU HARTU

Gutxitan gertatu da gobernatzen gaituztenek horrenbeste amaturtasun, axolagabekeri eta eraginkortasun eza erakutsi izana:

– Aitzineko izurriteen irakaspenak agerian jartzen dituen txostenak kontuan hartu ez dituen gobernu bat, bereziki 2013ko Sras eritasunaren inguruan kaleratu zena. Ondorioz, krisiari aurre egin dio probak ekoizteko eta musukoak banatzeko edo arnasgailu artifiziala nahikorik izateko gaitasunik gabe.

 – Pariseko herri hauteskundeetara aurkezteko kargua uzten duen osasun ministro bat izurritea zartatzeko bidean zegoen aldi berean.

– Herritarrek musukoa jartzeko beharrik ikusten ez zuten ministro bat eta gobernaren bozeramaile bat, hortik gutxira herrritar guztiak konfinatzea behartuak izan zirelarik.

– Emmanuel Macron presidente bat irailaren 9an komite zientifikoaren lehendakaria berriz bideratzen ikustea, azken horrek kasu kopuruen “emendatze oso azkarra, exponentziala” aipatzen zuelarik eta gobernua “erabaki zailak hartzea” deitzen zuelarik. Macronek eskatu zion ez dadin “izualdian eror”. Horren ondorioz: bigarren konfinamendu bat eta komertzio hetsialdi askoz luzeagoa bat (jatetxeak eta ostatuak urtarrilaren 20a arte gutxienik)

– Eta ukatzeak bururaino iraun du. Urriaren 12an, osasun egoera gero eta fiteago gaizkitzen bazen ere, Jean-Baptiste Lemoyne Turismoaz arduratzen den Estatu idazkariak Frantsesak bultzatzen zituen Omiasainduko oporrak atxiki eta bidaiatzeko baliatzera! Ze ideia ona! Aukera bat gelditzen bazen ere oraindik 14 egun berantago abian ezarriko zen bigarren konfinamendua saihesteko, dei honek esperantza guziak arrunt zapuztu zituen.

Eta gure zortea mota horretako «arduradunen» esku da? Haiek gaituzte gerta daitekeen sistema ekonomikoaren lehertzeaz, etorri beharreko hondamen klimatikoaz salbatu behar?

Sekula baino gehiago hobe dugu gure etorkizuna gure esku hartzea, eta beheretik eta oraindanik bihar babestuko gaituzten prebentzio, babes, elkartasun, baliabide sistemak eraikitzen hastea. Ez ditzagun gehiago gure konfiantsa osoa eta gure etorkizuna haiengan utz, «gaineko haiengan», eta guhaurez eta gure ezinbesteko interesez arduratzeko dugun gaitasun kolektiboaz fida gaitezen gehiago.

Ez dezagun sekula ahantz Ambroise Croizat, 13 urtetan langile gisa lanean hasi zen militanteak zuela Jendarte Segurantza plantan ezarri.

ELKARTUZ, IZUGARRIZKO GAUZAK ERAIKITZEN AHAL DITUGU.

 

Je reste informé·e

[/et_pb_text][/et_pb_column]
[/et_pb_row][/et_pb_section]