2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Bakoitza bere kaiolan ?
Polo Beyris Bakoitza bere kaiolan ? Auzoetako zerbitzuen etengabeko desegiteari gehitzen zaio orain, Polo-Beyris-eko posta bulegoa hesteko mehatxua. Mota horietako politikek oso ondorio zehatza dute: garai bateko Baionan bizitza soziala zuten auzoak, non biztanleak...
GURE ETORKIZUNA GURE ESKU HARTU
GURE ETORKIZUNA GURE ESKU HARTU Gutxitan gertatu da gobernatzen gaituztenek horrenbeste amaturtasun, axolagabekeri eta eraginkortasun eza erakutsi izana: - Aitzineko izurriteen irakaspenak agerian jartzen dituen txostenak kontuan hartu ez dituen gobernu bat, bereziki...
Maillâges-ekin bizikide izan molde solidarioan!
Caradoc Maillâges-ekin bizikide izan molde solidarioan! Marie deitzen da, eta Verlaine aterpetzen du. Marie-ek 89 ute ditu, ainitz haur ukan ditu, laguntzak eskasak ziren garaian, ainitz lan egin du, eta «4. adinera» heltzean, bere alabek eta semeak ez zuten haien ama...
Berripaperari harpidetzen naiz


