Sokadako edo lan dorpeko aitzindari?

«Langile artatzaileak, zikin biltzaileak,  kutxazainak,  laborariak,  funtzionarioak, hautetsi ttipiak, elkarte militanteak,… Hauexek dira lehen lerroan egon bizitzeko minimoen segurtatzeko eta txarrena saihesteko.»

«Sokadan sinesten dut, badira jendartean erreusitzen duten emazte eta gizon batzu, dohainak dituztelako. Nahi dut erreusitze horiek guziak ospatuak izan daitezen. Harriak hasten bagira botatzen sokadako aitzindariei, sokada osoa da erortzen.» erran zuen Macron Presidentak TF1en 2017ko urrian fortuna handien gaineko zergaren ttipitzea defenditzeko.

Non ote ziren sokadako aitzindariak koronabirusaren krisian? Zertako balio izan dute? Zer lortu dute saihestea, salbatzea, babestea, elikatzea edo sendatzea? Koronabirusaren krisiak 2020 urte honetan parada eman du argitara emaitea hain bistakoa izan behar zena alta. Lan dorpeko aitzindariek dute jendartea ibilarazten eta bizitzea ahalbidetzen digute. Langile artatzaileak, zikin biltzaileak,  kutxazainak,  laborariak,  funtzionarioak, hautetsi ttipiak, elkarte militanteak, etab. Hauexek dira lehen lerroan egon bizitzeko minimoen segurtatzeko  eta txarrena saihesteko. Untsa asetzen diren eta eskolen eta ospitale publikoen ibilmolde onaren segurtatzeko beren ekarpen zuzenarekin parte hartzeari uko egiten duten  “sokadako aitzindarien” mirestetik, geldi gaitezen. Mires ditzagun, eta haientzat aitorpen zuzena galda dezagun, maila guzietan, beren osasuna eta bizia arriskuan emanez, makina ibilarazi duten beherekoei.

Berripaperari harpidetzen naiz