2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
2021eko formakuntza programa
2021eko formakuntza programa Urte osoan, Aldak formakuntza eskaintza bat proposatzen du gaitasun-berriak lortu edo gai berezi bat sakondu nahi duten kideei. Manu Robles-Arangiz Fundazioa eta Bizirekin eraikia, formakuntza programa hori gaur egundua eta osatua izanen...
Iritzia – Sokadako edo lan dorpeko aitzindari?
Sokadako edo lan dorpeko aitzindari? «Langile artatzaileak, zikin biltzaileak, kutxazainak, laborariak, funtzionarioak, hautetsi ttipiak, elkarte militanteak,... Hauexek dira lehen lerroan egon bizitzeko minimoen segurtatzeko eta txarrena saihesteko.» «Sokadan...
Laster habas-la-plaine-eko auzoko kafe epizeriaren hestea: hurbileko saltegiak gure auzoetan!!!
Habas-La-Plaine Laster habas-la-plaine-eko auzoko kafe epizeriaren hestea: hurbileko saltegiak gure auzoetan!!! Sobera auzo herrikoiek sufritzen dute ber eskasia nabarmenaz: hurbileko saltegien falta osoa edo ia osoa. Horrek inpresioa emaiten du auzo horietako...
Berripaperari harpidetzen naiz


