Herri auzotegien boza entzunarazten duen kazeTA da Alda. Auzotegi horietako bizilagunen kazeta da Alda. Bigarren zenbaki honetan, nahi duten guziei banaketa taldera hurbiltzea proposatzen die Aldak. Helburua? Kazetaren 20 000 aleak auzotegi bakoitzean, bizitegi eraikin bakoitzean, eskailera buru bakoitzean banatzea.

Baduzue oren bat eskaintzeko hiru hilabete guziz? Hurbil zaitezte abentura horren bizitzera! Elkarren artean, Baionako auzotegien boza entzunarazten ahal dugu. 20 000 ale banatzeak: berez, alimaleko lana dela iduri du… baina gogo oneko jende anitzen artean partekaturik, arrunt egingarri bezala agertzen da.

Bakoitzak bere ahalen arabera izena eman dezake, bakarrik edo binaka, gogoko duen auzotegia edo karrika hautatuz. Izena emateko, aski duzue gurekin harremanetan sartzea:

📞 07 78 99 62 84

📥 info@alda.eus

🏠 Baionan, Gaskoinen plazako 25. (permanentzia idekia asteazkenetan 9h30-17h30)

Izen emate orria