2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Alda HLMetako alokatzaileen 2026ko hauteskundeetarako hautagai
Balichon (Baiona) auzotik eman du Alda elkarteak HLMetako hauteskundeendako bere hautagaitzaren berri. Hauteskunde horiek 2026ko azaroaren 15a eta abenduaren 3a artean iraganen dira. Kargutan diren hautagaiak, Alda auzo kolektiboek eta HLMetako alokatzaileek azken lau...
Konpentsazioa: Aldak bi etxebizitza iruzurti okupatzen ditu Hendaia eta Donibane Lohizunen
Mublatu turistikoen aurkako konpentsazio neurria bere osotasunean indarrean jarri delarik 2026ko martxoaren 1a honetan, Aldak ekintza egitea deliberatu du oraindik ere jarraitzen duten iruzurrak salatzeko eta zigorgabetasuna geldiarazteko. Hendaia eta Donibane...
Aldak 5 urte! Azaroaren 22an iraganen den Biltzar Nagusirako gomita
Jadanik 5 urte! Urtebetetze honen ospatzeko eta egin bideaz, eraman borroketaz eta bederazka edo elkarren artean erdietsi garaipenetaz kolektiboki puntua egiteko, Aldaren Administrazio kontseiluak Aldaren Biltzar Nagusira gomitatzen zaitu 2025eko azaroaren 22an,...
Berripaperari harpidetzen naiz


