2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Aldaren 5 proposamenak: 5 urgentzia etxebizitzaren krisiari erantzuteko
1 – Alokairuak mugatu • Ipar Euskal Herriko tentsio eremuko 24 herrietan Informazio kanpaina bat, alokatzailez aldatzean jabeei alokairua goititzea debekatua zaiela jakinarazteko. Jende guziak behar du debeku hori ezagutu. • Ipar Euskal Herrian alokairuen mugatzea...
Alokatzaileak babestu
Biztanleen irabazietarik deskonektatuak diren prezioak Pertsona anitzek nahi dute Ipar Euskal Herrian bizi, hemen sortu direlako eta hemen egon nahi dutelako, edo hemen plantatu nahi dutelako edo honat itzuli nahi dutelako. Bizikideen bereizteko joerek (dibortzio...
2026ko etxebizitza hutsak
Euskal Bizilekuen Tokiko Programak aitzin ikusten du 2026an 14 000 etxebizitza huts izanen direla. Gehiegi da. Ezin erabilia den bizileku bakoitza aterabide bat gutiago da biztanleentzat, presio gehigarri bat jadanik eskasa den bizitokien multzoa ttipituz. Bizilekuen...
Berripaperari harpidetzen naiz

