Aldaren ekintza berria etengabeko etxebizitza turistikoen hedapenaren aurka

Uztailaren 7 honetan, asteazkenez, 10:15etan, Aldak salaketa ekintza berri bat egin du etengabeko etxebizitza turistikoan aurka, oraikoan Urruñan. 37 militanteek oihal etxolazko bide batez lotu dituzte Euskal Hirigune Elkargoko lurralde poloa eta Poplidays-en egoitza soziala. Sozietate hau, Carmen Immobilier sareak sortua, berezitua da bizitegi osoak etengabeko etxebizitza turistiko moduan alokatzeetan.

Minutu batzuz, auzo eta gune herrikoien defentsarako elkarteko kideek oihal etxolak zabaldu dituzte, bakoitzak interneten bidez etxebizitza hornitu turistikoen alokatzeko plataformen izena eta bakoitzaren eskaintza kopuruak salatzen zituen pankarta bat zaramarik.

Aldaren bozeramaile den Ainize Butronek ekintzaren helburua horrela azaldu du: “2017an, Ipar Euskal Herrian 41 670 bizitegi alokatuak ziren biztanleei. Baina Aldaren kalkuluek erakusten dute badirela bederen 6 edo 7 000 bizitegi etengabeko etxebizitza turistiko moduan alokatuak direnak Airbnb, Abritel, Le Bon Coin edo Poplidays bezalako plataformetan. Garapen jarraikian segitzen duen zenbaki hau izugarria da! Gure etxebiztzak galtzen ari gira, gabezia handitzen du eta alokairuen prezioak zaparta arazten. Ez bada deus egiten, kanpatzera behartuak izanen gira gure herrian bertan bizitzen segitzeko!”

Bi galdera Herri Elkargoari zuzenduak

“Herri Elkargoa : Urteko alokatzeak zaindu!” eta “Konpentsazioa orai!” zaramaten banderolek laguntza eskatzen zioten Herri Elkargoari. Xebax Christy Aldako ko-lehendakariarentzat : “Herri Elkargoak lehenbailehen neurriak hartu behar ditu urteko alokatzeen parkea babesteko. Bestela, desmasiak ikaragarriak izan daitezke. Laster milaka bizitegi gehiago galtzen ahalko genituzke.” Aldarentzat neurri legala eta eraginkorrak badira, Frantzian jadanik frogak eman dituztenak, Bordele, Estrasburgo, Nantes, Lyon edo Parise hirietan bezala.

Elkarteak idatzi eta Herri Elkargoaren eskutan utzi du nota juridikoa bat, Euskal kostaldeko herrietan neurri horiek aplikagarri direla erakusten duena. Xebax Christyk Herri Elkargoari eskatu dio: “2019an epe laburreko alokatzeko etxebizitza hornituen sortzeko bizitegien erabilera aldaketa emateko irizpideen araudia aldatzea. Araudi hau baitezpada SCI edo SARL bezalako legezko pertsonei zabaldu behar zaie, eta integratu behar zaio konpentsazioa urteko alokatzeen parkea lehenbailehen babesteko. Ipar Euskal herriko 40 000 familiei herrian bizitzeko aukera emateaz ari gira!.”

Urruñako auzapezak Alda errezibitu du

12:00tan, goizean bertan elkarteko kideek deitu zuten Urruñako auzapezak, Filipe Aramendik delegazio bat errezibitu du elkartearen bi proposamenak aipatzeko. Filipe Aramendi Herri Elkargoko kontseilu exekutiboan da, lur antolaketaren ingeniaritza eta lurren zuzenbideko gaietan delegatua. Aldak bere ekintza Poplidays sozietatearen aitzinean bukatu du, beste ekintza batzuk izanen zirela abisatuz, Iparraldeko urteko alokatzeen parkea babestuko dituzten neurriak hartuak izan arte, lekuko biztanle pobreenak babesteko.

Aldari xehetasun batzu galdegin ondotik arazoaren zenbatzeko erabili duen metodoari buruz, Urruñako auzapezak Aldako ordezkariei erran die gaiak biziki hurbiletik hunkitzen duela. Herriak deliberatu du etxe bizitza hutsen zenbaketa baten egitea eta etengabeko etxebizitza turistikoen zenbatzea ere gogoetatzen ari da orai Auzapeza. Herri Elkargoko hautetsi gisa, gaiaz arduratzen diren lehendakari ordeekin harremanetan sartuko da eta elkarteak egin 2 eskaerak bultzatuko ditu lehenbailehen kontuan hartuak izan daitezen. Egingarri da, borondate politikoa hor izan behar da. “Iraganak erakusten du ainitzetan gizarte zibilaren interpelazioaren ondorioz dituztela hautetsiek hartu behar diren erabakiak hartzen” gehitu du Filipe Aramendik Urruñako herriko etxean errezibitu dituen Aldaren 6 ordezkariei.

1900 pertsonek, horien artean auzapezak, arduradun politiko eta elkarteetakoak, Herri Elkargoari bi galdera horiek egiten dizkion petizioa izenpetu dute : www.alda.eus/etxebizitza