2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Alda etxetik ateratzeko lekuaren egoera-akta baten aurka altxatzen da Bokalen
35 lagun elkartu dira Aldak deituriko elkarretaratzean ostegun honetan, ekainaren 30ean Bokaleko Fabien koronelaren plazan. Kevin Salles eta Sandra Branco jabeek, 3 urteko umea duten bikote bati etxebizitzatik ateratzeko lekuaren egoera-akta luzatu diote eta horren...
Eric Spitz Prefeta Aldarekin biltzen da alokatze kontratu iruzurtiak aipatzeko
Eric Spitz Pirineo Atlantikoko Prefetak Alain Mespléde eta Emilie Dupont Pertsonen Gerizarako Departamenduko Zuzendaritzako zuzendari ordeekin, eta Théophile Delassus kabinete zuzendariarekin, Xebax Christy, Txetx Etcheverry, Malika Peyraut eta Lara Saget Aldako 4...
« Se loger au pays / Herrian bizi » Foroa Ekainak 4, larunbata, Hiriburun
« SE LOGER AU PAYS – HERRIAN BIZI » plataforma bateratuak, etxebizitza Foro bat antolatzen du ekainaren 4an, larunabata, goizeko 09: 30etik 20: 00etara, Hiriburuko La Perle salan. Plataforma horrek antolatu zuen joan den azaroaren 20an « Vivre et se loger au Pays –...
Berripaperari harpidetzen naiz


