Lehen aldiz aurkezten zelarik HLMetako alokatzaileen hauteskundeetan, Alda Ipar Euskal Herriko alokatzaileen defentsarako lehen elkartea bilakatzen da bozen %52,76 bilduz lurraldeko HLM egitura handiena den Habitat Sud Atlanticen. Aldaren eguneroko lanak Ipar Euskal Herriko alokatzaileen alde ezagutza ederra lortzen du haiengandik. Emaitza bikain horiek indartzen dute Aldaren legitimitatea bere borrokan etxebizitzaren krisiaren kontra eta langile klaseko biztanleen defentsan. Office 64eko emaitzak abenduaren 6an, asteartearekin, ezagutuko dira.

 

Garaipena ederki lortua

1512 boz-emailek, Habitat Sud Atlantic HLM egituran diren 7543etarik, haien iritzia eman dute parte hartzen zuten 7 zerrenden artean hautatzeko zoinek lortuko zituzten alokatzaileen ordezkarien 5 aulkiak. Aldak, lehen aldiz aurkezten zenak, 785 boz bildu ditu, bali diren bozen %52,76, eta 3 aulki lortzen ditu. Lehen posizioan heltzen da, CLVC-CDL-ren eta AFOCen aitzinean, bakoitzak aulki bat lortzen dutena, eta Indecosa-CGT, CSF, CNL 64 eta FLC Adeic-en. HSA Ipar Euskal Herriko HLM egitura handiena da.

“Garaipen hori Aldak soilik 2 urtez egin duen lanaren ezagutza biziki ederra da alokatzaileengandik. Egunerokotasunean, arazoak eta injustiziak jasaiten dituzten familiak laguntzen eta sustengatzen ditugu: pasa den urtean 357 pertsona eta familia lagundu ditu Aldak. Haien auzoen bizia aldatu nahi duten biztanleen auto-antolakuntza kolektibo dinamikak bultzatzen ditugu, aldi berean Ipar Euskal Herriak jasaiten duen etxebizitza krisiaren erroen kontra borrokatuz. Haien konfiantzarentzat eskertzen ditugu, bai eta elkartea ordezkatu duten 18 hautagaiak.” deklaratu du Xebax Christy Aldako ko-lehendakariak.

Ekiteko baliabide berriak

Alokatzaileen ordezkari den elkartea ofizialki bilakatuz, Alda presente izaiten ahalko da Ipar Euskal Herriko alokatzaile guzien denfentsarako garrantzitsuak diren aholku edo erabaki batzorde eta instantzia desberdinetan. “Konfiantza egin diguten HSAko alokatzaile guziak eskertzen ditugu: haiei esker, gure ekintza eraginkorrago eta indartsuago izanen da. Bi urtez, gauzak aldatzen ahal direla erakutsi dugu eta gisa berdinean segitzeko asmoa dugu! Alokatzaileekin prestatu dugun gure programa defendatzerat engaiatzen gira. Segituko dugu denek etxebizitza duin eta eskuragarri baten ukaiteko eskubidea defendatzen eta injustizia edo arazo desberdinak jasaiten dituzten langile klaseko pertsona eta familien defendatzen. Gure eguneroko ekintzak eta mobilizazio lan orokorra sekulan baino gehiago segitzen ditugu.” jakin arazten du Malika Peyraut elkartean koordinatzaileak. Aldak alokatzaile guziak gonbidatzen ditu gaurdanik atxikitzerat 2023ko apirilaren 1a, larunbata, Baionan 15:00etan Se loger au pays – Herrian bizi! plataformak antolaturik eginen den bigarren manifestaldi masiboarentzat!

Milesker laguntzaileei

Aldak eskertzen ditu kanpainan mobilizatu diren laguntzaile guziak, 2022ko garaipen kolektibo berri horren lortzea posible egin dutenak, Airbnbren kontrako konpentsazioaren eta iruzurrezko kontratuen kontrako batzordearen sortzearen ondotik. Elkarteak bere aldeko guziak bihotz-bihotzez gonbidatzen ditu garaipen horren ospatzeko antolatua den besta ttipi batetarat, astearte huntan, abenduaren 6an, 18:30etatik goiti Patxokin (Tonneliers karrika 23 bis, Baiona Ttipian).

Ondoko emaitzak: Office 64

Abenduaren 6an, asteartez, ezagutuko dira HLM hauteskundeen emaitzak Office 64 egituran, lurraldeko beste HLM egitura handian, bere etxebizitzen 2/3 Ipar Euskal Herrian dituena. Aldak, bere aldetik, Ipar Euskal Herrian kokatua diren HSAren eta Office64en parkeen parteetan soilik egin du bere kanpaina.

 

Prentsa harremanak:

  • Txetx Etcheverry (06 14 99 58 79)

  • Malika Peyraut (06 88 48 93 68)