2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025


LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Doi-doia bi urterekin, Aldak gauzak aldatzen ditu!
Baionan, urriaren 8an - Larunbat honetan, urriaren 8an, beren Biltzar Nagusiaren karietara, Aldaren kideek, auzo eta jendarte herrikoien eskubideen defentsarako elkartearen bigarren urtearen bilana egin dute. 357 familia eta pertsona lagunduak, hainbat egoera...
Aldak txalotzen du 2022ko martxoaren 5ean hartua izan zen konpentsazio neurriari ezarri zitzaion etetearen altxatzea
Ostiral honetan, 2022ko irailaren 16an, joan den martxoaren 5ean Euskal Elkargoko Kontseiluak, tentsio-eremuan diren 24 herrietan plantan ematen zuen konpentsazio-neurria(*) onartu zuen erabakiaren betearazpenaren etetea, Paueko Auzitegi Administratiboak altxatu du....
Bigarren manifestazio masiboa etxebizitzaren alde. 2023ko apirilaren 1ean, larunbata, Baionan
Se Loger au pays – Herrian bizi plataformak, joan den ekainaren 4an egindako biltzar nagusian erabaki zuen bigarren manifestazio bat antolatzea, herrian bizitzeko eta bizilekua izateko eskubidearen alde, 2021eko azaroaren 20an 8.000 lagun bildu zituena baino are...
Berripaperari harpidetzen naiz


