Alda gogorki altxatzen da gobernuak bultzatzen duen erretreta sistemaren erreforma proiektuaren aurka. Erretretaren adin legala 64 urtetara gibelatuz herritarren eta planetaren aurka doan gizarte eredu argi baten hautua egiten da. Gobernuak erretreta sisteman etorkizunean egon daitezkeen defizitak produkzioa areagotuz konpontzeko erabakia hartu du, eta ondorioz urte gehiago lan egiteko hautua egin du aberastasunak partekatzearena baino.

 

Historiaren norabidearen aurka

Haatik, desberdintasunak areagotzen diren uneko justizia sozialak, eta klimak itzulbiderik gabeko aldaketa historikoa ezagutzen duen uneko larrialdi klimatikoak guztiz aurkako hautuak egitea eskatzen du. CAC 40aren dibidendu errekorretan hartzea adibidez elkartasuna finantziatzeko baina ez gehiago ekoiztea. Horrek gure aztarna ekologiko eta karbonoak larriagotuko lituzke muga naturalak jadanik zartatzeraino eraman ditugun mundu honetan!

 

Ez dezagun utzi egiten!

Lanbide zailenak dituzten herritarrek, gutxien ordainduak daudenak, egoera prekarioenean daudenak pairatuko dituzte interes orokorraren aurka doazen erabaki horiek. Aldak ezin du zentzugabekeria eta injustizia hori onartu. Gure kide eta zaleak masiboki sindikatu guztiek deitzen duten urtarrilaren 19ko Baionako manifestaldian parte hartzea deitzen ditugu. Hitzordua ematen diegu 10:30tan Santa Espirituko elizaren aitzinean Baionako geltokian.