2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.
Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025
			

LAGUNTZAILE IZAN !
INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?
Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan, haurren xokoan, apainketan… Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!
Bakarrik edo lagunekin, gaitasun berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:
Gure berriak
Etxebizitzaren krisia: Apirilaren 1a larunbata, Denek batera irabazten dugu!
Larunbata honetan apirilaren 1a, Aldak etxebizitzaren gaiaz Ipar Euskal Herrian egina izan den lehen galdeketan lurren eta higiezinen merkatuaren erregulazio erradikal baten alde agertu den gehiengoaren hitza karrikan adieraztera deitzen du. Sud Ouest...
Gure etxebizitzak arriskuan
Euskal Herrian etxebizitzaren krisiaren aurpegietarik dira: beren etxebizitzaren salmentarako kanporatzeen biktimak. Haien jabeak alokatzen dieten etxebizitzaren saltzea erabaki duelako, gero eta gehiago dira alokatze kontratuaren bukaeran bizitegiaren uzterat...
Mehatxu kezkagarria Ipar Euskal Herriko elkarteen kontra!
Claude Olivek Ram Dam 64 40 webgunean egindako adierazpenek Aldaren haserrea piztu dute (👉https://bit.ly/loffice-64-aurait-il-peur-dalda): «𝑂𝑓𝑓𝑖𝑐𝑒 64 𝑑𝑒𝑝𝑎𝑟𝑡𝑎𝑚𝑒𝑛𝑑𝑢 𝑚𝑎𝑖𝑙𝑎𝑘𝑜𝑎 𝑑𝑎 𝑒𝑡𝑎 𝑜𝑛𝑑𝑜𝑟𝑖𝑜𝑧, 𝐵𝑖𝑎𝑟𝑛𝑜𝑘 𝐼𝑝𝑎𝑟 𝐸𝑢𝑠𝑘𝑎𝑙 𝐻𝑒𝑟𝑟𝑖𝑎 𝑏𝑒𝑧𝑎𝑖𝑛 𝑏𝑎𝑡 𝑔𝑎𝑟𝑟𝑎𝑛𝑡𝑧𝑖𝑎 𝑑𝑢. 𝐴𝑑𝑚𝑖𝑛𝑖𝑠𝑡𝑟𝑎𝑧𝑖𝑜 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑒𝑖𝑙𝑢𝑘𝑜...
Berripaperari harpidetzen naiz
					

