2025eko urriaren 10ean (ostiral arratsa) eta 11n (larunbata), Baionan (Patxa plazan eta inguruko karriketan), Aldak hitzordua ematen dizu Auzolan – Etxebizitzarako Eskubidearen Egunaren bigarren edizioan. Hitzaldiak, herri-bazkaria, kultura-ekitaldiak, kontzertuak… eta beste sorpresa anitz! Sartzea urririk.

Gomita zabal ezazu, asteburua atxik eta ekitaldiaren facebooka parteka: Evénement facebook Auzolan 2025

LAGUNTZAILE IZAN !

INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?

 

Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan,  haurren xokoan, apainketan…  Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!  

Bakarrik edo lagunekin, gaitasun  berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz:

Gure berriak

“KANPORATZEAK GELDI!” elkarretaratzea

“KANPORATZEAK GELDI!” elkarretaratzea

Martxoaren 29tik apirilaren 7ra, Etxebizitza eta Hiri  Eskubidearen aldeko Europako Ekintza Koalizioak ekintza eta mobilizazio egunak antolatzen ditu Europa osoan. Ipar Euskal Herrian, Aldak elkarretaratze bat antolatzen du martxoaren 29ko ostiralean 18:30ean Baionako...

Korrika Baionara heldu da!

Korrika Baionara heldu da!

23. edizioa Irunetik abiatuko da martxoaren 14an, ostegunez, eta Baionara helduko da Igandearekin martxoaren 24an. 11 egunez eta 10 gauez, Euskal Herriko 7 probintziak zeharkatuko ditu, 2500 km kurritu ondoren. Hamar milaka pertsona itxoinak dira helmugan sekulako...

Berripaperari harpidetzen naiz