Programa pixkanaka osatzen ari da. Behin betiko egitaraua urriaren 2an (osteguna) plazaratuko dugu xehetasun guziekin, ekitaldien ordutegi eta tokiekin.

Sarah de Laet (Kanporatzeen aurkako Bruselako Frontea) Argazkilaria: Brieux Van

10a ostiraleko egitaraua, Patxa Plazan
  • 18:00-23:00: animazioak, musika, janari eta edari tokian berean
  • 19:30-21:00: “Mundu guziko alokatzaileek bat egin ezazue!” antzerki-foruma Bruselako “Front anti-expulsion” taldeko Sarah de Laet-ekin
11ko larunbateko egitaraua, Patxa plazan eta inguruko karriketan

Egun osoan (10:00-17:00)

Elkarte-herrixka: 40 elkarte baino gehiago hor izanen dira zure eskubideen zaintzarako argibideak eta aholkuak emateko.

Gune  tematikoak:

  • Etxebizitza bat bilatu, alokairuan
  • Lagundua izan
  • Bizitegi baten jabe bihurtu  espekulaziorik gabe
  • Beste gisaz eraiki
  • Beste gisaz kontsumitu
  • Mobilizatu (hemen eta denetan)

Eta Auzolan egunean ere :

  • Ganer hustea
  • Camille Chopin eta Guillaume Fauveau-ren Argazki erakusketa etxebizitzetako hezetasunari buruz
  • Murru freskoa Gau Txoria-k zuzenean tindaturik
  • Haurren xokoa : gaztelu puzgarriak, jokoak, makillatzea, haurren fresko handia, fruitu jusa eta matahamiak, etab.
  • Ostatua eta jatekoak

Hitzaldiak: xehetasun  guziak hemen klik eginez

Animazioak : 

  • 10:00: Ibilaldia Baionako hiri-erdian Topatopia Batukadarekin
  • 10:30 – 12:00: altxor ihizia
  • 12:30-15:00: Bazkari herrikoia eta musika animazioak
  • 14:00: Biradera organo kontzertua
  • 14:30-16:30: Slam atelierra “Enslamez-vous” taldearekin
  • 16:00-17:00: Zup-eko gazteen rap kontzertua
  • 17:00-19:00: Mari Koxka txaranga, ahozko ping-ponga Enslamez-vous-rekin, joaldunak eta hainbat animazio

19:00etatik goiti: bururatze gaualdia eta kontzertuak

  • “Etxebizitza eskubidearen alde” mitin handia: hitzaldiak eta animazio artistikoak
  • Edatekoa eta jatekoa tokian berean

Kontzertuak (prezio librean) : https://www.alda.eus/eu/auzolan-kontzetuak/

  • Zea Mays (pop rock)
  • Tapia eta Leturia (folk trad)
  • Bacano banda (cumbia)
  • Elektruka (bal electrofolk)
  • Txaranga
  • DJ set

LAGUNTZAILE IZAN !

INTERESATUA ZARA ? MOTIBATUA ?

Bigarren edizio historiko honen prestaketa lanetan parte hartu nahi duzu? Hitzaldien antolaketan, ostatuan, apairu guneetan, taloetan, kontzertuetan, logistikan,  haurren xokoan, apainketan…  Dudarik gabe dagokizun misio bat aurkituko duzu!  

Bakarrik edo lagunekin, gaitasun  berezirik izan gabe, abenturaren parte izan nahi baduzu… oraindanik izena eman dezakezu laguntzaile izateko, ondoko orria osatuz

Gure berriak

MILESKER ! Handi bat Auzolan 2025-eko laguntzaile guztiei !

MILESKER ! Handi bat Auzolan 2025-eko laguntzaile guztiei !

  𝗠𝗜𝗟𝗘𝗦𝗞𝗘𝗥 ! 𝗛𝗮𝗻𝗱𝗶 𝗯𝗮𝘁 𝗔𝘂𝘇𝗼𝗹𝗮𝗻 𝟮𝟬𝟮𝟱-𝗲𝗸𝗼 𝗹𝗮𝗴𝘂𝗻𝘁𝘇𝗮𝗶𝗹𝗲 𝗴𝘂𝘇𝘁𝗶𝗲𝗶 !     Asteburu honetan iragan den Auzolan 2025 etxebizitza eskubidearen aldeko mobilizazio eguna arrakastatsua izan da! Milaka bildu gara Baiona Ttipiko karriketan gure bozak entzunarazteko egungo etxebizitza...

Herriko hauteskundeak eta   Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du.

Herriko hauteskundeak eta Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du.

Herriko hauteskundeak eta Herrian Bizi - Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du. Larunbata honetan, urriaren 11n, Auzolan - etxebizitza eskubidearen aldeko eguna kari, Herrian Bizi plataformak 17 neurriko...

Je reçois les infos d’Alda