Bukaerako gaualdia eta kontzertuak: 11ko larunbatean, 19:00etatik aitzina, Patxa plazan.
“Etxebizitza eskubidearen alde” mitin handia: hitzaldiak eta animazio artistikoak
Ondotik kontzertu andana (prezio librean)
- Zea Mays (pop rock)
- Tapia eta Leturia (folk trad)
- Bacano banda (cumbia)
- Elektruka (electrofolk live)
- Txaranga
- DJ set

Zea Mays pop-rock alternatiboko erreferentziazko taldea da euskal musika eszenan, 1997an sortu zenetik. Bere soinu melodiatsu eta indartsuari esker, baita karga emozional handiko eta konpromisoz beteriko letren bidez ere, euskal rockeko talde garrantzitsuenetakoa eta errespetatuenetakoa bilakatu da.
Hamar disko argitaratu eta musika industrian ibilbide sendoa egin ondoren, 2024ko amaieran Zea Maysek bere disko ikonikoa, Elektrizitatea, berrargitaratu zuen, eta single mitikoaren bertsio berri bat sortu Euskal Herriko eszenako 30 emakumerekin. Beraien musikak, argi eta garbi, eragina izaten jarraitzen du, modak eta muga geografikoak gaindituz.

Tapia eta Leturia bueltan dira. Soinujole baten eta panderojole baten konbinazioa baino askoz gehiago dira. 1984tik, lehen aldiz elkartu zirenetik, trikitixaren doinua agertoki posible guztietara eraman dute: txapelketetatik jai eta erromerietara, aretoetatik eta folk eta rock jaialdietatik ere igaroz.
Baina, batez ere, triki garaikidearen munduko benetakotasunaren marka erregistratua dira: bi musikari, testuinguru posible guztietara egokitzen dakitenak.

2023 an sortua, Bacano Bandak erritmo latinoak uztartzen ditu, hala nola cumbia chicha, porros eta pachanga musika estiloak. Bidaia izerditsu eta koloretsua eskaintzen du, publikoa besta giro batean murgilduko duena.

Elektruka proiektuak zuzenean jotako folk instrumentuak eta elektro produkzioak elgarretatzen ditu. Hori triki, alboka, txirula, irlandes flauta, bulgariako kaval eta teklatua eskutan, balfolk edo mutxiko moduan dantzaldia sortzeko helburuan.


Rejoins l’équipe des bénévoles
Intéréssé ? Motivé ?
Seul ou avec des amis, que tu aies des compétences spécifiques ou juste l’envie de faire partie de l’aventure… Tu peux d’ores et déjà t’inscrire pour être bénévole !! Il suffit de remplir ce petit formulaire
Actualités
No Results Found
The page you requested could not be found. Try refining your search, or use the navigation above to locate the post.
Je reçois les infos d’Alda