Malika Abidallah-ren naturalizatzea errefusatua
Elkartasunerako deia

Pirinio Atlantikoetako Prefetak errefusatu du Malika Abidallah-ri frantses herritartasunaren ematea. Egoera hau harrigarria eta asaldagarria da. Alabaina, Malika Marokon sortua da, baina hemen bizi da 1979tik geroz, ongi ezagutua eta izigarri preziatua da Euskal Herrian, bi haur frantsesen ama delarik. Horrez gain bere ama eta aitak frantses herritartasuna lortu dute bai eta bere anai eta arreba guziek.

Frantziaren partez migrazioei lotuak diren politiken gogortzearen isla den erabaki hau elementu batek esplikatzen du: “zure profesional arloan gizarteratzearen ezaugarri osatugabearen gatik(…) Alabaina, zure ibilbide profesionalaren ikerketak, orokortasunean ikusia izan denak, Frantzian sartu zirenetik geroz, ez du ahalbidetzen kontsideratzea osoki egin duzula profesional arloko gizarteratzea, zeren ez dituzu zure eskuko baliabide nahiko eta iraunkorrak”. Hots, Malikak ez du aski irabazten frantses herritartasunaren erdiesko nahia erakusteko! Errolda erregimenaren itzulera da. Errepublikar idealaren kontra doana, zeren haren arabera ez du diruak herritartasuna egiten.

Hainbat errekurtso erabaki onartezin honen kontra

Malika Abidallah-k hurbildu duen jendarte herrikoietako pertsona eta familien defentsan ari den Alda elkartearentzat, egoera hau arras onartezina da. Malika, bere herritartasuna eta harekin joaiten diren eskubideak gabe uzten duen erabaki hau eta naturalizatua izan nahi duen pertsona ororentzat, kezkagarria den aurrekari hau, ezin ditugu utzi horrela gertatzen.

Ondorioz, Malika lagundu dugu Prefetari errekurtsoa egiten eta ber denboran abokatu baten zerbitzuak hartu ditugu errekurtso hierarkiko bat pausatua izan dadin Barne Ministeritzan, Prefetaren erabakia ezeztatzeko. Errekurtso hori 1440 € gostatu zaigu eta ezin dugu horrentzat justizia gastuendako laguntza juridikoa galdatu.

Emaitzak egiteko deialdia

Horregatik Aldak gaur zuen elkartasunari deia egiten dio. Emaitzarik edo ekarpenik ttipiena ere ongi etorria da, alabaina, xirripa ttipiek egiten dituzte ibai handiak.

Deliberatuak gira bururaino joaiterat eta beharrazkoak izanen diren prozedura guzien abiatzerat Malika Abidallah-k nahi duena erdietsi dezan eta herritartasuna ukan dezan. Ber maneran defendatzen ditugu horrelako ezezko arbitrarioak pairatzen dituzten beste etorkinak.

Milesker zuen sustengu eta elkartasunaz

Zuen emaitza egiten ahal duzue:

  • banku txartelez orrialde huntan
  • edo Alda-ren izenean den txeke baten bidez (idatz «Malika Abidallah txostena» txekearen gibelean) ondoko helbiderat igorriz «Alda, Gaskoien plaza 25, 64100 Baiona»
  • edo euskoz, transferentzia bat eginez Aldaren kontura: 490437152 (idatz «Malika Abidallah txostena» deskribapenan)