Alokairu kontratua ez berritua jabeak bera edo ahaide bat hor biziko dela erranez.

Aldak praktika ilegala baten berri ukan du urtean alokatu diren bizitegi batzuk Airbnb-n bezalako etengabeko etxebizitza turistiko bilakatzeko.

Kezka guttiko jabe batzuek beren alokatzaileen kontratuak ez dituzte arraberritzen erranez bera edo ahaide bat etxebizitza horretan biziko dela. Legezko arrazoi bat da zehaztua baita kontratua gelditzen ahal dela “jabeak etxebizitza berreskuratu nahi duelarik han bizitzeko edo hurbileko bat (ahaide hurbila edo bizilaguna) aterbetzeko”. Alokatizaileek 6 hilabete dituzte horrelakotan beste bizitegi baten atxemateko, ezagutzen ditugun zailtasunekin, eta gehienetan alokairu garestiago batekin eta lanetik urrunago.

Baina lekuak hustu eta, nehork ez du zaintzen jabearen familiako norbait egiazki bere lehengo etxebizitzan jarri dela! Eta oraindik guttiago apartamentu edo etxea ez denez etengabeko etxebizitza turistikoa bilakatu Airbnb, Abritel, Le Bon Coin edo Poplidays plataforma batean.

Alda elkartea horrelako ikerketa lanen eramateko prest da. Ipar Euskal Herrian bizi baldin bazara eta zure jabeak zure kontratua arraberritzea ukatu baldin badizu aitzakia horrekin, igor iezaguzu zure lehengo helbidea (zehaztuz estaia, apartamentuaren zenbakia, egoera…) eta balitu den arrazoi zehatza (jabeak zehaztu ote du ahaide bat biziko zela bizitegian?). Zure kasua seinalatzen ahal diguzu helbide honetan: 📧 info@alda.eus edo telefonoz: 📞 07 77 88 89 23 (zure anonimotasuna zainduko dugu beharrez).

Aldak ikertuko ditu ahal diren ekintza komunikatibo edo juridiko guztiak horrelako praktikak geldi daitezen lehenbailehen.