Herriko hauteskundeak eta Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak larunbatean hautagaiei zuzenduriko neurri zerrenda baten berri emanen du. |
Larunbata honetan, urriaren 11n, Auzolan – etxebizitza eskubidearen aldeko eguna kari, Herrian Bizi plataformak 17 neurriko zerrenda baten berri emanen du Hirigune elkargoan eta herri mailan etxebizitza politika anbiziotsu eta boluntarista bat bultzatzeko. Neurgailuak beti ere gorrian Etxebizitza soziala lortzeko Akitania Berriko altuenak diren itxarote epeak, lur eta etxebizitzen salmenta prezioak etengabe gora doazte, alokairuak maila oso altuan, laborantza lurrei mehatsuak, lobbien eta hautetsi batzuen eraso etengabeak indarrean jarri diren erregulazio neurrien Tokiko eragileen (elkarteak, hautetsi batzuk, etxebizitza sozialen kudeatzaileak etabar) mobilizazioa eta boluntarismo bati esker lortu neurriak, konpentsazio neurria edo alokairuen mugatzea bezala, osatu beharreko lehen etapak dira. Herriko hauteskundeak: etxebizitzaren aldeko engaiamenduak 2026ko martxoan Ipar Euskal Herriko 158 herrik herri kontseiluak berritzen dituztelarik, hogei eta hamar bat egitura baino gehiago biltzen dituen eta 2021etik etxebizitzaren aldeko hainbat mobilizazio antolatu dituen Herrian Bizi plataformak, hautagai diren zerrendak etxebizitza krisia eteteko anbiziozko neurrien inguruan iritzia agertzea deitzen ditu. Izan herri mailan edo elkargo mailan hautetsiek hainbat palanka badituzte dagoen erronkaren mailako etxebizitza politika Hitzordua Auzolanen Herrian Bizi – Se loger au Pays plataformak 17 neurriak aurkeztuko ditu urriaren 11n Aldak antolatzen duen Auzolan egunean :
Neurriak online eskuragarri izango dira ondotik, eta hautagai izango diren zerrenda guztiei bidaliak. Emaitzak online argitaratuko dira eta publiko zabal bati eskuragarriak. Herrian Bizi Nahi Dugu! |